Ilarrekin eta dilistekin solomoa

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Baburrunaquin edo lentajaquin solomoa

Nai dan solomu zatia azpian eta gañean tipula cerraquin, eta mantecarequin cazuela batean labecho edo hornilloan ipiñi, eta ipintzen zayo brasa taparen gañean, baña brasa ariña, eta solomua eta tipulac pregituac daudenean, urtutzen dira mantecan tipula-cerrac, eta quentzen dira urtugabe guelditu diran pusca guciac; ondoren baburrun edo lentejac egosi eta iragazten dira pasadorean zoparentzat becela, eta sartzen dira manteca eta tipula dauden cazuelan, eta iraquin batzuec artu dituenean, sartzen zayo solomua; baña onequin iraquin bear eztu, baicic oztugabe bertan iraun bear du, aric eta mayera atera bear daneraño.

Ilarrekin eta dilistekin solomoa

Nahi den solomo zatia azpian eta gainean tipula xerrekin, eta gurinarekin kazola batean labetxo edo su txikian ipini, eta ipintzen zaio brasa taparen gainean, baina brasa arina, solomoa eta tipulak frijituak daudenean, urtzen dira gurinean tipula-xerrak, eta kentzen dira urtu gabe gelditu diren puska guziak; ondoren ilarrak eta dilistak egosi eta pasarazten dira irazki ontzian zoparentzat bezala, eta sartzen dira gurina eta tipula dauden kazolan, eta irakin batzuk hartu dituenean, sartzen zaio solomoa; baina ez du honekin irakin behar, baizik hoztu gabe bertan iraun behar du, ahalik eta mahaira atera behar deneraino.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak