Txahalki edo aratxeki mineta edo mingarratzekin

Voir l'article complet sur le livre Cocina icasteco liburua

Chalqui edo ternera mineta edo acederaquin

Ternera bezperan salmueran ipiñi, eta ondoren ipintzen da mantecarequin cacerola batean su ariñean, eta egosten da aric eta ondo gorritua eta samurtua guera dedineraño.

Acederac urtan egosi, eta iragazten dira pasadorean, aurrena escuen artean estutu, eta ur gucia quenduta; orduan pregitzen dira zartaguian iriñ, gatz eta gañeraco jaquicai edo especiaquin;  urtutzen dira salda garbian, eta salsa onequin estaltzen da ternera, maira ateratzeracoan.

Txahalki edo aratxeki mineta edo mingarratzekin

Txahalkia bezperan gesal edo gatzunean ipini, eta ondoren ipintzen da gurinarekin kazola batean su arinean, eta egosten da ahalik et ondo gorritua eta samurtua gera dadineraino.

Mingarratzak urean egosi, eta pasarazi irazki ontzian, lehenbizi eskuen artean estutu, eta ur guzia kenduta; orduan frijitzen dira zartaginean irin, gatz eta gainerateko jakikai edo espeziekin; urtzen dira salda garbian, eta saltsa honekin estaltzen da txahalkia, mahaira ateratzerakoan.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak