Txahala edo aratxe hankak frijitzeko

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Terneraren áncac pregitzeco

Ancac atzeco aldetic goitic beera ebaqui, eta egosten dira osoric; egosten diranean contu andiaz ezurra atera, eta urday-azpi chiquitu, guibel errai eta urdai guicen egosiz gucia betetzen da: orduan azala josi eta ogui arrallatuz estaltzen da: jan bear dan bezperan pisu edo carga bat gañean ipiñi. eta maira atera bear danean pregitzen da, onetaraco joscuraco ariya quentzea aztugabe.

Txahala edo aratxe hankak frijitzeko

Hankak atzeko aldetik goitik behera ebaki, eta egosten dira osorik; egosten direnean kontu handiz hezurra atera, eta urdai-azpi txikitu, birika eta urdai gizen egosiz guztia betetzen da: orduan azala josi eta ogi xehatuz estaltzen da: jan behar den bezperan pisu edo karga bat gainean ipini eta mahaira atera behar denean frijitzen da, horretarako justura haria kentzea ahaztu gabe.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak