Txahala edo aratxe hankak bete edo fartzitzeko

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Terneraren anca salsaraco bete edo errellenatuac

Len esan dan becela ancac egosi ezurrac atera, beste cernai gauza becela, aragui chiquituz bete, eta josi, eta arrautza zuringoz busti, eta iriñez estali, eta onela pregitu, eta ipintzen dira saldan egosten, eta mairaco atera baño lensseago iriñ tostatuz loditzen zayo salsa.

Txahala edo aratxe hankak bete edo fartzitzeko

Lehen esan den bezala hankak egosi hezurrak atera, beste zernahi gauza bezala, haragi txikituz bete, eta josi, eta arrautza zuringoz busti, eta irinez estali, eta honela frijitu, eta ipintzen dira saldan egosten, eta mahairako atera baino lehentxeago irin txigortuarekin loditzen zaio saltsa.