Txahala edo aratxe hankak saltsa zurian

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Terneraren áncac salsa zuryan

Ancac egosi, eta apar edo pitsa contu andiaz quendutacoan, ateratzen zaizte ezur guciac.

Salsa zuria mantecan pregitutaco tipula, baratzuri ale bat eta zahori pissca batequin eguiten da, oyec cerbait gorrituac daudenean, zartaguitic atera, eta an guelditzen dan mantecari cuchare bat iriñ bota, eta an mantecarequin ongui nastu, eta bereala botatzen zayo salda ondocho, eta nai aimbat lodi gueratuco da salsa; oni gañera egozten zaizca típula eta pregitu diran gauzac pasadore batean iracita, eta gañera egozten zaizca ancac, eta mayera atera baño lensseago gueitzen zaizte añcai binagretan edo limoyaren zumuan urtutaco arrautza gorringo bi, baña onequin iraquin bear eztu; bacoitzat nai duen aimbat lodituco du salsa au.

Txahala edo aratxe hankak saltsa zurian

Hankak egosi, eta apar edo haguna kontu handiz kendutakoan, ateratzen zaizkie hezur guztiak.

Saltsa zuria gurinean frijitutako tipula, baratxuri ale bat eta pastanagre pixka batekin egiten da, horiek zerbait gorrituak daudenean, zartaginetik atera, eta han gelditzen den gurinari koilaratara bat irin bota, eta han gurinarekin ongi nahasi, eta berehala botatzen zaio salda ondoxko, eta nahi hainbat lodi  geratuko da saltsa; honi gainera egozten zaizkio tipula eta frijitu diren gauzak irazki ontzi batean pasarazita, eta gainera egozten zaizkie hankak, eta mahaira atera baino lehenxeago gehitzen zaizkie hankei minagretan edo zitroinaren zukuan urtutako bi arrautza gorringo, baina ez du honekin irakin behar; bakoitzak nahi duen hainbat lodituko du saltsa hau.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak