Solomoa egosteko modua

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Solomua estopatzeco modua.

Iriñez estalitaco solomu, aragui edo ternera pregitzen dira manteca iraquiñean; ondo gorritua dagoenean, ipintzen da cacerolan; guelditzen dan mantecan pregitzen dira tipula ondocho, eta baratzuri ale bat eta guci au pasaderan iragaci eta botatzen zayo solomu edo araguiari, baña gañera ozpiñ edo binagre eta ardo on pissca bat eta ur guchi emanaz: sasoi onean dagoenean, eta maira ateratzeco aurrean, baldin salda asco badauca, ematen zayo ogui azal tostatu eta arrallatua, nai dan tamañan jarri dedineraño:

Solomoa egosteko modua

Irinez estalitako solomo, haragi edo txahalkia frijitzen dira gurina irakinean; ondo gorritua dagoenean, ipintzen da kazolan; gelditzen den gurinean frijitzen dira tipula ondoxko, eta baratxuri ale bat eta guzti hau irazki ontzian pasarazi eta botatzen zaio solomo edo haragiari, baina gainera ozpin edo minagre eta ardo on pixka bat eta ur gutxi emanaz: sasoi onean dagoenean, eta mahaira ateratzeko aurrean, baldin salda asko badauka, ematen zaio ogi azal txigortu eta xehatua, nahi den neurrian jarri dadineraino.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak