Haragizko erroska

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Aragizco errozca.

Urdai-azpi zati andicho bat urdai guicen pissca batequiñ, eta ganaduaren ancaco araguia ongui chiquitua, eta tipula chiquitua pregitu, oyei bota, eta arrautza ongui batituaquin gucia nastu, eta masa au ipiñi bedi manteca ongui berotua daucan moldean, masa alde gucietan igual edo berdin gueratzen dan moduan: ipintzen da molde au surtan, azpitic su guchi eta taparen gañean su biciagoa ipiñiaz: ondo pregitu dala deritzanean, uzten da oztutzen, eta berriz iraquin eraci nai zayonean, ipintzen da saldan egosten, salsa gucia iriñ tostatuarequin lodituaz.

Haragizko erroska

Urdai-azpi zati handitxo bat urdai gizen pixka batekin, eta kabalaren hankako haragia ongi txikitua, eta tipula txikitu frijitu, horiei bota, eta arrautza ongi irabiatuekin guztia nahasi, eta masa hau ipini bedi gurina ongi berotua daukan moldean, masa alde guzietan igual edo berdin geratzen den moduan: ipintzen da molde hau suan, azpitik su gutxi eta taparen gainean su biziagoa ipiniz: ondo frijitu dela deritzanean, uzten da hozten, eta berriz irakin arazi nahi zaionean, ipintzen da saldan egosten, saltsa guztia irin txigortuarekin lodituaz.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak