Arrautza bete edo fartzituak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Arrauz errellenatuac.

Acederac egosi, eta ura quendu, machacatu, eta nastutzen dira arrautza gorringo ondo egosiaquin, gañera, nai bada, gazta arrallatua egotziaz, eta beti ogui arrallatua, eta almendra tostatu eta ongui zampatua; gucia ongui ore edo masa bat eguiñ, eta betetzen dira masa onequin arrautze zuringo egosiac, oyec goitic beera erdi-erditic abaquiac iduquiaz, eta iriñetan eta arrautzetan pasa, eta pregitzen dira, salda eta iriñ tostatuarequiñ salsa eguiñaz.

Arrautza bete edo fartzituak

Mineta edo mingarratza egosi, eta ura kendu, xehakatu, eta nahasten dira arrautza gorringo ondo egosiarekin, gainera, nahi bada, gasna arraspatua egotziz, eta beti ogi xehatua, eta amanda txigortu eta ongi zanpatua; guztia ongi ore edo masa bat egin, eta betetzen dira masa honekin arrautza zuringo egosiak, horiek goitik behera erdi-erditik ebakiak edukiaz, eta irinetan eta arrautzetan pasa, eta frijitzen dira, salda eta irin txigortuarekin saltsa eginaz.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak