Aza bete edo fartzituak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Errepollo errellenatua.

Ipintzen da egosten errepollo osoa urarequin eta gatzarequin, eta erdi egosia dagoenean, erdico mordosca quendu eta betetzen edo errellenatzen da aragui chiquituz, erroscarenzat becela, eta toquian beñ baratzuriac sartuaz, eta guci hura errepollo osoa balitz becela onela moldutuaz; eta azalarequin moldea igortzi, eta ipintzen da errepolloa contu andiaz azpian eta gañean sua duela: salsa berriz eguingo da, tipula pregitu, iriñ tostatu eta saldareguin, eta mayera atera bear danean ematen zayo salsa au.

Aza bete edo fartzituak

Ipintzen da egosten aza osoa urarekin eta gatzarekin, eta erdi egosia dagoenean, erdiko mordoxka kendu eta betetzen edo fartzitzen da haragi txikituz, erroskentzat bezala, eta tokian behin baratxuriak sartu eta, eta guzti hura aza osoa balitz bezala honela moldatuaz; eta azalarekin moldea igurtzi, eta ipintzen da aza kontu handiaz azpian eta gainean sua duela: saltsa berriz egingo da, tipula frijitu, irin txigortu eta saldarekin, eta mahaira atera behar denean ematen zaio saltsa hau.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak