Beste modu batera gisatutako ahatea

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Beste modu batera guisatutaco atea.

Ondo garbitu eta ipintzen da atea cazuela batean, erdia olioa eta beste erdia manteca dituela; au gucia ongui berotua dagoenean, botatzen zaizca guibelerrayac, tipula pissca bat, perregilla eta ogui cerracho bat, eta guci au pregitua dagoenean, ateratzen da coipetatic,eta ipintzen da ayen lecuan atea aric eta gorritu dedineraño, ematen zayo ur pisscabat, eta jatera baño ordu betez lenago mastricatzen dira almericean guibelerrayac eta pregitu diran gañeracoac, eta au gucia salda pisca batean urtu, eta batutzen da atearequin, gañera zortzi edo amar aceitun on, ganibetac piscacho bat idiquiac, emanaz, eta orduan ipintzen da berriz iracjuitem su arinchoan, maira ateratzeco garairaño an iduquiaz.

Beste modu batera gisatutako ahatea

Ondo garbitu eta ipintzen da ahatea kazola batean, erdia olio eta beste erdia gurina dituela; hau guztia ongi berotua dagoenean, botatzen zaizkio gibelerraiak, tipula pixka bat, perrexila et ogi xerratxo bat, eta guzti hau frijitua dagoenean, ateratzen da urinetik, eta ipintzen da haien lekuan ahatea ahalik eta gorritu dadineraino, ematen zaio ur pixka bat, eta jatera baino ordu betez lehenago zimeltzen dira motrailuan gibelerraiak eta frijitu diren gainerakoak, eta hau guztia salda pixka batean urtu, eta irabiatzen da ahatearekin, gainera zortzi edo hamar oliba on, ganibetaz pixka bat irekiaz, emanaz, eta orduan ipintzen da berriz irakiten su arintxoan, mahaira ateratzeko garairaino han edukiz. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak