Hezurgabetutako hegaztia

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Ezurgabeco egaztia.

Egaztia gordiñ dagoela ezurrac atera, eta guelditzen dan azal eta araguia betetzen da chiquitutaco aragui gazte eta urdai azpi pregituz; onela betetaco egaztia jostorratz eta ariaz josi, eta mantequetan pregitu, eta ipintzen da egosten, onetaraco dagoen eltzean, urean edo saldan, pregituan sobratu dan coipean aurrena tipula pregitu, eta au egaztiari emanaz, eta egaztia egosia dagoenean, iriñ tostatua eman, eta quentzen zayo joscuraco aria.

Hezurgabetutako hegaztia

Hegaztia gordina dagoela hezurrak atera, eta gelditzen den azal eta haragia betetzen da txikitutako haragi gazte eta urdai-azpi frijituz; honela betetako hegaztia jostorratz eta hariaz josi, eta gurinean frijitu, eta ipintzen da egosten, horretarako dagoen eltzean, urean edo saldan. Zartaginean sobratu den koipe edo urinean lehenbizi tipulak frijitu, eta hau hegaztiari eman, eta hegaztia egosia dagoenean, irin txigortua eman, eta kentzen zaio josturako haria.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak