Oilagorra

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Ollagorra.

Ollagorra lumatu, eta tripac ateragabe, ipintzen da burruntzian, azpian ontzi batean manteca duela; botatzen zayo ollagorrari manteca onetatic eta biltzen da erorten zayon tripa; tostatzen danean, ipintzen da artaraco dagoen ontzian pregitzen da tipula mantecan triparequin batera, eta gucihura almericean ondo jo, eta ematen zayo oilagorrari, eta ipintzen da au ardo zuritan egosten: egosten danean,eta mayeraco ateratzeco aurrean, zampatzen da almericean binagretan eta urtan egon dan ogui tostada bat; pregitzen dira mantecan iru isquiñaco ogui pusscachoac, eta iraquiñcbo bat salsan emandacoan ipintzen dira pusca oyec plateraren ertz edo inguruan.

Oilagorra

Oilagorra lumatu, eta tripak atera gabe, ipintzen da burruntzian, azpian ontzi batean gurina duela; botatzen zaio oilagorrari gurina honetatik eta biltzen da erortzen zaion tripa; txigortzen denean, ipintzen da hartarako dagoen ontzian. Frijitzen da tipula gurinean triparekin batera, eta guzti hura motrailuan ondo jo, eta ematen zaio oilagorrari, eta ipintzen da hau ardo zuritan egosten: egosten denean, eta mahairako ateratzeko aurrean, zanpatzen da motrailuan minagretan eta uretan egon den ogi txigortu bat; frijitzen dira gurinean hiru izkinako ogi puskatxoak, eta irakintxo bat saltsan emandakoan ipintzen dira puska horiek plateraren ertz edo inguruan. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak