Hegazti gazteak Baionako modura

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Egazti gazteac bayonaco modura.

Naiz ollasco eta naiz ollandac, tripac quendu, eta bear becela zucendu, eta sartzen dira salda garbia dagoen elzeañ, eta bi iraquin artu ondoan andic, atera, eta ipintzen dira cazuelan su motelarequin, eta bear aimbat manteca eta tipularequiñ, Samurtzen diranean, ateratzen dira surtatic. Maira ateratzeco aurrean berotzen dira, zapaltzen dira tipula eta arrautza gorringo bi alcarrequiñ, ipintzen dira oyec egosten azpiaz gora giratuaz, eta guci hura loditzen danean, andic atera, eta botatzen zayo mairaco dagoen platerari, salsac iraquingabe, bada bestela alperric galtzen da egaztia.

Hegazti gazteak Baionako modura

Nahiz oilasko, nahiz oilandak, tripak kendu, eta behar bezala zuzendu, eta sartzen dira salda garbia dagoen eltzean, eta bi irakin hartu ondoan handik atera, eta ipintzen dira kazolan su motelarekin, eta behar hainbat gurina eta tipularekin. Samurtzen direnean, ateratzen dira sutik. Mahaira ateratzeko aurrean berotzen dira, zapaltzen dira tipula eta bi arrautza gorringo elkarrekin, ipintzen dira horiek egosten azpiaz gora itzuliak, eta guzi hori loditzen denean, handik atera, eta botatzen zaio mahairako dagoen platerari, saltsak irakin gabe, bestela alferrik galtzen da hegaztia.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak