Makarroizko tinbala

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Macarroizco timbala.

Eguiten da ojaldrea bi parte ur, parte bat mantequilla, arrautza gorringo bi, eta gatz pisca batequiñ; igortzitzen da moldea mantecaz eta ipintzen da an ojaldrea.

Iduquico da prestatua solomuzco estopadu on bat, eta ipintzen dira ojaldrea dagoen ontziari edo moldean ojaldre pusca bat, eta saldan egonac egongo diran macarroyetatic beste aimbeste, eta joango da onela ipiñiaz, aric eta moldea bete dedineraño: estaltzen da moldea ojaldrez, cembait dibujo edo apañgarri eguiñaz; ematen zayo gañetic arrautza zuringozco bañu bat luma batequin eta eramaten da labera, ogui-colorea ar dezan: maira eramateco moldetic atera, eta beroric eraman bear da.

Makarroizko tinbala

Egiten da hostorea bi parte ur, parte bat gurina, bi arrautza gorringo, eta gatz pixka batekin; igurzten da moldea gurinaz eta ipintzen da han hostorea.

Edukiko da prestatua solomozko estopadu on bat, eta ipintzen dira hostorea dagoen ontziari edo moldean hostore puska bat, eta saldan egonak diren makarroietatik beste hainbeste, eta joango da honela ipiniaz, ahalik et moldea bete dadineraino: estaltzen da moldea hostorez, zenbait marrazki edo apaingarri eginez; ematen zaio gainetik arrautza zuringozko bainu bat luma batekin eta eramaten da labera, ogi-kolorea har dezan: mahaira eramateko moldetik atera, eta berorik eraman behar da.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak