Bakailaoa Proventzako eran

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Provenzaco modera bacallaua.

Escociaco bacallao ona artu, eta ipintzen da beratzen zati andicboetan, eta ondo egosi eta eztutzen danean, gucia apurtuco da; eta ezur guciac quendu bear zaizca: jan bear dangaraya baño ordu erdi bat lenago ipintzen da cazuela bat erdia olioa eta beste erdia mantecarequin, eta iraquin duenean, orduraco sartzenda bacallaua eta nastutzen da ongui coipe gucia ar dezan: garai onetaraco iduquico daesnearequin eta iriñarequin eguindaco ay mecho bat, eta botatzen zayo ay au esneari pisscaca, bacallauari cazuelaren inguruan giraca erabilliaz aya ongui artu eraciaz; gucia ongui batua dagoenean, baña aya gueyegui eztauzcan moduan, ateratzen da platera batera, mendichobaten ichuraeman eta iru issquiñaco ogui puscacho pregituacinguruan ipiñiaz.

Bakailaoa Proventzako eran

Eskoziako bakailao ona hartu, eta ipintzen da guritzen zati handitxoetan, eta ondo egosi eta eztitzen denean, guztia apurtuko da: eta hezur guziak kendu behar zaizkio: jan behar den garaia baino ordu erdi bat lehenago ipintzen da kazola bat erdia olio erdia gurinean, eta irakin duenean, ordurako sartzen da bakailaoa eta nahasten da ongi urin guzia har dezan: garai honetarako edukiko da esnearekin eta irinarekin egindako “ay mecho” bat, eta botatzen zaio “ay” hau esneari pixka bat, bakailaoari kazolaren inguruan biraka erabilia “aya” ongi hartu araziz; guztia ongi batua dagoenean, baina “aya” gehiegi ez dauzkan moduan, ateratzen da platera batean, menditxo baten itxura eman eta hiru izkinako ogi puskatxo frijituak inguruan ipiniz. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak