Muin frijituak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Muñ pregituac.

Iduquitzen dira urtan muñac, odol gucia bota dezaten; egosten dira gatzarequin; eguiten da urarequin, iriñarequin eta gatzarequin: ay mea; batitzen dira ongui arrautza zuringoac gogortu diteceneraño, eta botatzen dira ayarequin chit ondo nastuac gueratzen diran moduan; ebaquitzen da naspilla au pusca chiquietan, eta botatzen dira guciac muñac dauden ontzira, eta aldian beñ cuchare bat bete masa onetatic artu, eta manteca iraquiñean pregitu, eta pastelcho guciz arro eta puztuac irtengo dira.

Muin frijituak

Edukitzen dira uretan muinak, odol guztia bota dezaten; egosten dira gatzarekin; egiten da urarekin, irinarekin eta gatzarekin: “ay” mehea. Irabiatzen dira ingi arrautza zuringoak gogortu daitezeneraino, eta botatzen dira “aya”rekin txit ondo nahasiak geratzen diren moduan; ebakitzen da nahaspila hau puska txikietan, eta botatzen dira guztiak muinak dauden ontzira, eta aldian behin koilara bat bete masa honetatik hartu, eta gurina irakinean frijitu, eta pasteltxo guztiz harro eta puztuak irtengo dira. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak