Patatazko pastelak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Patatazco pastelac.

Egosten dira patata onarquiac; eta egosiacdaudenean, cheatzen dira motrallu edo almeriz batean, eta gucia pasaderan ongui iragaci, eta ipintzen da cazuela bat mantequillarequin, eta patata oretua an sartu, eta ematen zaizca bueltac, gatza emanaz; uzten da oztutzen eta oratzen da ostera iriñarequin; zabaltzen da errolluarequin ojaldrea becela, eta estaltzen da platereada bat. Ipintzen da ollozco edo ta solomuzco guisadu on bat estaltzen da au ere beste patata zati batequin, ojalclrea becela eta ipintzen zayo inguruan chocolateraren quirtenaren guisaco errollo bat; bustitzen da gucia arrautza zuringoz luma batequifi, eta eramaten da ongui berotua dagoen labera, eta an iduquitzen da, aric eta ongui gorritu dedineraño.

Patatazko pastelak

Egoste dira patata baliagarriak; eta egosiak daudenean, xehatzen dira motrailu batean, eta guztia irazki ontzian ongi pasarazi, eta ipintzen da kazola bat gurinarekin, eta patata oratua han sartu, eta ematen zaizkio bueltak, gatza emanez; uzten da hozten eta oratzen da berriro irinarekin; zabaltzen da biribilkatu hostorea bezala, eta estaltzen da platerkada bat. Ipintzen da oilozko edo eta solomozko gisatu on bat estaltzen da hau ere beste patata zati batekin, hostorea bezala eta ipintzen zaio inguruan txokolatearen kirtenaren gisako arrabol bat; bustitzen da guztia arrautza zuringoz luma batekin, eta eramaten da ongi berotua dagoen labera, eta han edukitzen da, ahalik eta ongi gorritu dadineraino. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak