Pastanagreak txahalki edo aratxearekin

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Ternerarequin zahanoriac.

Pregitzen dira zahanoriac mantecan: erdi pregituac daudenean, ematen zaizca ondo chiquitutaco tipula pissca bat, tomate bat, erramu osto bat, limoyaren tanto batzuec, eta baratzuri zapaldu pissca bat: pregitzen da ternera cerra meetan, eta salda pisca batean ipiñi, eta egosten da gucia batean; jan bear dan baño cerchobait lenago egozten zayo urtan urtutaco iriña, eta iraquingo du onequin aldicho batean. Terneraren lecuan berdin da urdai azpi edo solomuarequin ipintzea.

Pastanagreak txahalki edo aratxearekin

Frijitzen dira pastanagreak gurinean: erdi frijituak daudenean, ematen zaizkie ondo txikitutako tipula pixka bat, tomate bat, erramu hosto bat, zitroinaren tanto batzuk, eta baratxuri zapaldu pixka bat: frijitzen da txahalkia xerra mehetan, eta salda pixka batean ipini, eta egosten da guzia batean; jan behar den baino zertxobait lehenago gehitzen zaio urean urtutako irina, eta irakingo du honekin alditxo batean. Txahalkiaren lekuan berdin da urdai azpi edo solomoarekin ipintzea.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak