Minet edo mingarratzarekin izokina

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Minet edo acederaquin izoquia.

Izoquia coipez ongui igortzi, eta erretzen da parrillan; eta mairaco atera bear danean, olioa ongui berotu, eta botaco dira olio artara acederac ondo chiguituta, baña adarrac guenduta, eta irabiatuaz ore edo masa bat eguiten danean, ematen zayo azucre piscacho bat, onen gozoa baño acederaren mincatza ezagunago dan moduan; guciau plateran jarri eta salsa onen gañean ipintzen da izoqui errea.

Minet edo mingarratzarekin izokina

Izokina urinez ongi igurtzi, eta erretzen da matxarro edo parrilan; eta mahaiko atera behar denean, olioa ongi berotu, eta botako dira olio hartara mingarratzak ondo txikituak, baina adarrak kenduta, eta irabiatuaz ore edo masa bat egiten denean, ematen zaio azukre piskatxo bat, honen gozoa baino mingarratzen mingotsa ezagunago den moduan; guzti hau plateran jarri eta saltsa honen gainean ipintzen da izokina errea. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak