Bakailaoa Bizkaiko eran

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Bizcaico modura bacallaea.

Escociaco bacallao ona botaco da beratzera bezperan, eta andic ateratzean, ezur guzciac quendu, eta legortuco da zapi batequiñ: ipintzen da cazuela bernizatu batean tipula chiquitua cer bait ondocho erdia olioa eta beste erdia mantecarequin; tipula gorritua dagoenean, coipetatic atera eta ipintzen dira coipe onetan bacallao puscac su motelean egosi ditecen; iragazten da tipula pasaderan eta botatzen zayo bacallauari, eta gañera ematen zayo jicara bat ur, edo obeto salda: bacallauari ecerequin icutu bear etzayo: coipe iragacia bacallauari bota, eta ondoren salda emandacoan, ongui pregitua dagoenean, edo coipea ongui artu duenean, erabiltzen da noisean beñ cazuelari eraguiñaz, eta bacallauac bere coipe edo ecetasunarequin eta tipularenarequin salsa chit lodia eguingo du, bada salsa guchi iduqui bear du, eta nola beti su hill edo motelean egon bear baituen, iru ordu bear ditu. Mayeraco ateratzeco aurrean ematen zayo piper auts mingabe pisca bat, bacarric colorea emateco.

Bakailaoa Bizkaiko eran

Eskoziako bakailaoa ona botako da beratzera bezperan, eta handik ateratzean, hezur guztiak kendu, eta idortuko da zapi batekin: ipintzen da kazola bernizatu batean tipula txikitua zerbait ondotxo, erdia olio eta beste erdia gurinarekin; tipula gorritua dagoenean, koipe edo urinetik atera eta ipintzen dira urin honetan bakailaoa puskak su motelean egosi daitezen; pasarazten da tipula irazki ontzian eta botatzen zaio bakailaoari, eta gainera ematen zaio kikara bat ur, edo hobeto salda: bakailaori ezerekin ukitu behar ez zaio; urin irazia bakailaoari bota, eta ondoren salda emandakoan, ongi frijitua dagoenean, edo urina ongi hartu duenean, erabiltzen da noizean behin kazolari eraginaz, eta bakailaoak bere urina edo hezetasunarekin eta tipularenarekin saltsa biziki lodia egingo du, baden saltsa guzia eduki behar du, eta nola su hil edo motelean egon behar baituen, hiru ordu behar ditu. Mahairako ateratzeko aurrean ematen zaio piper errauts mingabe pixka bat, bakarrik kolorea emateko.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak