Legatzezko erroska

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Legatzezco errosca.

Pregitzen da libra bat legatz becela, baña arincho, eta oztutzen danean, apurtzen da ondo; chiquitzen da libra laurden bat urdai guicen, eta gañera tipula pisscacho bat, tipula au atera eta ematen zayo legatzari eta urdayari, gañera botatzen zayo ogui arrallatu pissca bat. eta bacoitzac deritzan aimbat arrutz, gucia chit ongui batitu, eta olioa edo manteca beroa moldean ipiñita; botatzen da ara legatz-naspilla, azpian su ariña eta gañean biciagoa dituela, pregitzen da aric eta errosca gogor eta leun guera dedineraño, eta eguiten da salsa manteca pisca batean eta saldan pregitutado iriñareguin. Ore edo pasta onequin berarequin eguiten dira pastelac edo arbilgueta edo albondiguillac.

Legatzezko erroska

Frijitzen da libra bat legatz bezala, baina arintxo, eta hozten denean, apurtzen da ondo; txikitzen da libra laurden bat urdai gizen, eta gainera tipula pixkatxo bat, tipula hau atera eta ematen zaio legatzari eta urdaiari, gainera botatzen zaio ogi xehatu pixka bat, eta bakoitzak deritzan hainbat arrautza, guztia txit ongi irabiatu, eta olioa edo gurina beroa moldean ipinita; botatzen da ara legatz-nahaspila, azpian su arina eta gainean biziagoa dituela, frijitzen da ahalik eta erroska gogor eta leun gera dadineraino, eta egiten da saltsa gurina pixka bat eta saldan frijitutako irinarekin. Ore edo pasta honekin berarekin egiten dira pastelak edo arbilgetak edo haragi-bolak. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak