Txirlak

Voir l'article complet sur le livre Cocina icasteco liburua

Almeja edo chirlac.

Chirlac ongui garbitu eta ipintzen dira salsa berdean. Salsa au eguiten da olioarequin, perregil chiquituarequin. eta urarequin. Oni, cazuela batean surtan ipiñi, eta pissca bat iraquiten duenean, bereala botatzen zaizca chirlac, eta oyec egosten diranean (eta onetaraco dembora guchi bear dute) ipintzen zayo binagretan eta urtan beratutaco ogui tostada bat, escuaz ondo estutu, eta berriz buztita. Binagrea bacoitzac nai duen puntua artu arteeman bearzayo, eta onetan dago gracia gucia.

Txirlak

Txirlak ongi garbitu eta ipintzen dira saltsa berdean. Saltsa hau egiten da olioarekin, perrexil txikituarekin eta urarekin. Honi, kazola batean sutan ipini, eta pixka bat irakiten duenean, berehala botatzen zaizkio txirlak, eta horiek egosten direnean (eta honetarako denbora gutxi behar dute) ipintzen zaio minagretan eta uretan beratutako ogi txigortu bat, eskuaz ondo estutu, eta berriz bustita. Minagrea bakoitzak nahi duen puntua hartu arte eman behar zaio, eta honetan dago grazia guztia. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak