Baionatarren salsa (Baionesa)

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Bayonatarren salsa.

Ipintzen dira platera sopero batean arrautza gorringo bat edo bi; botatzen zayo oni cuchare erdi bat olio, eta nastutzen da gucia zurezco cuchare batequin, baña beti alde batera erabilliaz; olio au arrautzarequin ongui batutzen danean, botatzen zayo beste cuchare-erdi bat, eta irabiatzen da len becela, eta onela joango da olioa gueituaz, aric eta arrautzarequin laurden bat olio batu dedineraño, eta oni cuchare erdi bat olio ematen zayonetic, botatzen zayo gatz chepissca bat, eta azquenean botatzen zaizca limoi tanto batzuec, salsai bear diñaco gacitasuna iduquitzera sayatuaz, ensaladaraco becela, beti alde batera erabilli bear da, aric eta ongui loditua guera dedineraño.

Baionatarren salsa (Baionesa)

Ipintzen dira platera sakon batean arrautza gorringo bat edo bi; botatzen zaio honi koilaratara erdi bat olio, eta nahasten da guztia zurezko koilara batekin, baina beti alde batera erabiliaz; olio hau arrautzarekin ongi batzen denean, botatzen zaio beste koilaratara erdi bat, eta irabiatzen da lehen bezala, eta honela joango da olioa gehituz, ahalik eta arrautzarekin laurden bat olio batu dadineraino, eta honi koilaratara erdi bat olio ematen zaionetik, botatzen zaio gatz pixka bat, eta azkenean botatzen zaizkie zitroin tanto batzuk, saltsari behar dinako gazitasuna edukitzera saiatuaz, entsaladarako bezala, beti alde batera erabili behar da, ahalik eta ongi loditua gera dadineraino.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak