Kabalen edo zerrien mihi edo mingaina

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Ganaduaren edo cerriaren mingaña.

Mingañari, gatzarequin ongui egosi, eta eltzetic atera, eta goitic beera ebaqui, eta quentzen zayo azala; pregitzen da olioa eta manteea erdi bana dituela, eta oyequin tipula ondocho eta baratzuri pisca bat, tipula pusca andietan chicjuitua; ondocho gorritua dagoenean, tipula atera, eta pregitzen da coipe artan mingaña, eta tipula motralluan jo eta pasadorean iragacita, ematen zayo mingañari; gañera gueitzen zaizca oni salda garbi pissca bat, ozpiñ edo binagre pisca bat eta jicara erdi bat ardo on; iraquin banaca batzuec asco zaizca, eta maira atera bear danean, erasten zayo ogui azal tostatu eta motralluan joa, eta onequin eman bear du iraquincho bat.

Kabalen edo zerrien mihi edo mingaina

Mingainari, gatzarekin ongi egosi, eta eltzetik atera, eta goitik behera ebaki, eta kentzen zaio azala; frijitzen da olioa eta gurina erdi bana dituela, eta horiekin tipula ondosko eta baratxuri pixka bat, tipula puska bat handietan txikitua; ondosko gorritua dagoenean, tipula atera, eta frijitzen da urin hartan mingaina, eta tipula motrailuan jo eta iragazki-ontzian pasata, ematen zaio mingainari; gainera gehitzen zaizkio honi salda garbi pixka bat, ozpin edo minagre pixka bat eta kikara erdi bat arno on; irakin banaka batzuk asko zaizkio, eta mahaira atera behar denean, eransten zaio ogi azal txigortu eta motrailuan joa, eta honekin eman behar du irakintxo bat. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak