Menestra

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Menestra.

Eltze batean ipiñi bitez lechuga motaiscac, illarrac, esparragoac, alcachofac eta tipula berriac; gucia egosia dagoienean, arrautzatzen dira lechugac eta tipulac arrautzarequin, eta iriñarequin. Gañera ematen zayo urdai-azpia, iru gauz oyec pregituac daudenean; gueratzen dan mantecara botaco dira salda eta iriña, baña lenago pregitu bear da tipula chiquitu pissca bat, eta pregitua dagoenean, fuentea esparragoz apaindu, eta botatzen zayo urdai-azpiari menestra.

Menestra

Eltze batean ipini bitez uraza edo letxuga motaiskak, ilarrak , zainzuriak, alkatxofa edo orburuak eta tipula berriak; guztia egosia dagoenean, arrautzatzen dira letxugak eta tipulak arrautzarekin, eta irinarekin. Gainera ematen zaio urdai-azpia, hiru gauza horiek frijituak daudenean; geratzen den gurinera botako dira salda eta irina, baina lehenago frijitu behar da tipula txikitu pixka bat, eta frijitua dagoenean, platera handia zainzuriz apaindu, eta botatzen zaio urdai-azpiari menestra. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak