Patatazko kroketak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Patatazco cocretac.

Patata onarquiac esleitu, eta ondo egosi, eta apurtzen dira; ipintzen dira egosten esnetan, azucre eta canelarequiñ, eta ore edo masa cerbait loditu danean, ateratzen da oztu dediñ, bereala ematen zayo nai dan ichura, eta ogui arrallatu eta arrautzez estali, eta berriz ogui arrallatua eman, eta pregitzen dira.

Patatazko kroketak

Patata hoberenak aukeratu, eta ondo egosi, eta apurtzen dira; ipintzen dira egosten esnetan, azukre eta kanelarekin, eta ore edo masa zerbait loditu denean, ateratzen da hoztu dadin, berehala ematen zaio nahi den itxura, eta ogi xehatua eta arrautzez estali, eta berriz ogi xehatua eman, eta frijitzen dira.