Bisigua Ceferida eran

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Ceferida deritzan modura bisigua.

Bisiguari, aurrena ongui garbitu, eta alde bietatic bi edo iru ebaqui eguiñ, eta ebaqui ayetaco bacoitzean sartzen zayo limoi cerracho bat; olioa ondocho duela tartera batean azpitic eta gañetic subicichoa duela ipintzen da, eta ongui tostatua dagoenean, botatzen zaizca salda, baratzuri ale zampatu bat, eta binagre piscacho bat, eta gorritzen danean, ateratzen da mayera.

Bisigua Ceferida eran

Bisiguari aurrena ongi garbitu, eta alde bietatik bi edo hiru ebaki egin, eta ebaki haietako bakoitzean sartzen zaio zitroin xerratxo bat; olioa ondosko duela tartera batean azpitik eta gainetik su bizitxoa duela ipintzen da, eta ongi txigortua dagoenean, botatzen zaizkio salda, baratxuri ale zanpatu bat, eta minagre pixkatxo bat, eta gorritzen denean, ateratzen da mahaira. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak