Beste Baionesa (Oiloa Baionako era)

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Beste bayonesa.

Ollo bat egosi, pechuga atera, eta pechuga au ondo chiquitzen da: ondoren escarolazco ensalada bat eguiñ, eta ensalada oni ematen zaizca olioa, binagrea eta gatza, eta ostoac ongui bustiac daudenean, beretaco batzuec fuente batean ipiñi, oyen gañean olloa jarri, eta apaintzen da cocinariac nai duen becela, ensaladaco osto beraquin, eta alcaparraquin: len esan dan becela Bayonaren salsa eguiñ, eta salsa au gañetic bota, eta maira ateratzeco prest dago.

Beste Baionesa (Oiloa Baionako era)

Oilo bat egosi, bularkia atera, eta bularki hau ondo txikitzen da: ondoren eskarolazko entsalada bat egin, eta entsalada honi ematen zaizkio olioa, minagrea eta gatza, eta hostoak ongi bustiak daudenean, beretako batzuk platera handia batean ipini, horien gainean oiloa jarri eta apaintzen da sukaldariak nahi duen bezala, entsaladako hosta berekin, eta kaparrekin: lehen esan den bezala Baionarren saltsa egin, eta saltsa hau gainetik bota, eta mahaira ateratzeko prest dago.  

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak