Hegazti erregosia

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Egaztiaren erraspill edo pepitoria.

Egaztia puscatu eta iduquitzen da mantecan, baratzuri buru bat, tipula, especiac eta perregilla emanta: ondo nastua dagoenean, ipintzen da eltzean ura: egaztia ongui egosia dagoenean eguiten da salsa egaztiaren guibelerrai egosiaquin eta baratzuri pusca batequiñ, mayera atera bear diran aurrean, eta orduan arrautza gorringo bat edo bi batitu, eta botatzen zayo gañetic.

Hegazti erregosia

Hegaztia puskatu eta edukitzen da gurinean, baratxuri buru bat, tipula, espeziak eta perrexila eman eta: ondo nahasia dagoenean, ipintzen da eltzean ura: hegaztia ongi egosia dagoenean egiten da saltsa hegaztiaren gibelerrai egosiarekin eta baratxuri puska batekin, mahaira atera behar diren aurrean, eta orduan arrautza gorringo bat edo bi irabiatu, eta botatzen zaio gainetik. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak