Ogitartekoak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Emparedatuac.

Ebaquitzen dira ogui leorraren cerra meac, eta urdai azpi onaren pusca chiquiac, luzatzen dira oyec almeriz escuarequin aric eta ondo meatuac guera diteceneraño; urdai azpiaren pusca bacoitza oguicerra biren erdian ipiñi, eta oyec berriz ebaquitzen dira aric eta lau esguiñaco puscac guera diteceneraño, onela prestatuta, ipitzen zayo gañean carga edo pisu bat eta maira ateratzeco garayan arrautzez ondocho estali eta pregitzen dira manteguetan.

Ogitartekoak

Ebakitzen dira ogi lehorraren xerra meheak, eta urdai azpi onaren puska txikiak, luzatzen dira horiek zaparri edo motrailuaz eskuarekin ahalik eta ondo mehatuak gera daitezeneraino; urdai azpiaren puska bakoitza bi ogi xerren erdian ipini, eta horiek berriz ebakitzen dira ahalik eta lau izkinetako puskak gera daitezeneraino, honela prestatua, ipitzen zaio gainean karga edo pisu bat eta mahaira ateratzeko garaian arrautzez ondosko estali eta frijitzen dira gurinean.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak