Gaileta edo bixkotxak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Galletac.

Ontza bat azucre zuri eta anis pisca bat gucia austu, eta sei arrautzequin batitu,eta batitzea utzigabe, joaten da iriña piscaca emanaz aric eta ore edo masa chit itsatsi edo trabatua eguin dedineraño; orduan orea mai baten gañean ipiñi, eta joaten zayo iriña emanaz, aric eta gogortu dedineraño, eta gogortzen danean, maquilla lodi batequin zabaldu, eta ebaquitzen da nai dan becelaco zatitan. Labean erretzeco; eta sua chit bicia egongo ezpada ere'garra paltatu bear etzayo, eta gorri-colorea artzen dutenean, ateratzen-dira, bada biguñac daudela irudituagatic, berac berenez gogortzen dira guero.

Gaileta edo bixkotxak

Ontza bat azukre zuri eta anis pixka bat, guztia irindu, eta sei arrautzekin irabiatu, eta irabiatzea utzi gabe, joaten da irina pixka bat emanez ahalik eta ore edo masa txit itsatsi edo trabatua egin dadineraino; orduan orea mahai baten gainean ipini, eta joaten zaio irina emanez, ahalik eta gogortu dadineraino, eta gogortzen denean, makila lodi batekin zabaldu, eta ebakitzen da nahi den bezalako zatitan. Labean erretzeko; eta sua txit bizia egongo ez bada ere, garra faltatu behar ez zaio, eta gorri-kolorea hartzen dutenean, ateratzen dira, bada bigunak daudela irudituagatik, berak berez gogortzen dira gero. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak