Amandazko erroskilla

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Almendrazco errosquilla.

Eguiten da ore edo masa bat sei arrautza gorringo, eta zuringo bat, azucrea, canela pissca bat, zortzi edo bederatzi limoi tanto, eta bear aimbat iriñ alcarrequin batituta; zabaltzen da ore au maquilla batequiñ eta iñolaco cimurgabe ebaquitzen da pusca luceetan, eta oyec luzatuaz, eguiten dira errosguillac, quero oliotan pregitu, eta ematen zaye azucrezco bañu bat.

Amandazko erroskilla

Egiten da ore edo masa bat sei arrautza gorringo eta zuringo bat, azukrea, kanela pixka bat, zortzi edo bederatzi zitroin tanto, eta behar hainbat irin elkarrekin irabiatuta; zabaltzen da ore hau makila batekin eta inolako zimur gabe ebakitzen da puska luzeetan, eta horiek luzatuaz, egiten dira erroskillak, gero oliotan frijitu, eta ematen zaie azukrezko bainu bat.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak