Amandazko gasna

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Almendrazgo gazta.

Garbitzen edo clarificatzen da libra bat azucre almibar fuertearen puntuan ipiñi arte, ematen zayo cazo artan bertan libra bat almendra ongui chiguitu eta joa; ore edo masa hura loditzen danean, botatzen zaizca cazo artara bertara, surtatic quendu gabe amasei arrautza gorringo ondo batituac, gucia ongui nastu, eta hereala ateratzen da tuente batera eta fuente onetan oratzen edo amasatzen da, noicean beñ escu zabalean ondo austutaco azucre pissca bat artutzeaz aztugabe; eta bereala ematen zayo moldean edo escuaz nai dan ichura; artaraco berarizco burniac badaude, eguiten zaizca nai diran dibujo edo apaindurae, eta ematen zayo gañetic canel-autsia, eta gañera ematen zayo luma bateguiñ almibar fuertea, canela obeto itsatsi daguion.

Amandazko gasna

Garbitzen edo klarifikatzen da libra bat azukre ziropa azkarraren puntuan ipini arte, ematen zaio kazola hartan bertan libra bat amanda ongi txikitu eta joa; ore edo masa hura loditzen denean, botatzen zaizkio kazola hartara bertara, sutik kendu gabe, hamasei arrautza gorringo ondo irabiatuak, guztia ongi nahasi, eta berehala ateratzen da platera handi batera eta platera handi honetan oratzen edo amasatzen da, noizean behin esku zabalean ondo haustutako azukre pixka bat hartzeaz ahaztu gabe; eta berehala ematen zaio moldean edo eskuaz nahi dan itxura; hartarako burdin bereziak badaude, egiten zaizkio nahi diren marrazki eta apaindurak, eta ematen zaizkio gainetik kanela errautsa, eta gainera ematen zaio luma batekin siropa azkarra, kanela hobeto itsatsi sagion. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak