Amandazko krema

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Almendrazco crema.

Sei almendra, azala quendu, eta motralluan ongui jotzen dira, masa edo ore ariñbat eguin dezateneraño, bi arrautza zuringo, lau ontza azucre austu, eta cuartillu bat esne alcarrequin batitu, eta iraquin eracitzen zayo oni su malso batean, bere laurdenera ecartzen dan tamañan ematen zaizca almendrac, eta guero iduquitzen da iraquiten minutu batzuetan, eta guciari gueitzen zayo cuchare bat naranjaren zumu.

Amandazko krema

Sei amanda, azala kendu, eta motrailuan ongi jotzen dira, masa edo ore arin bat egin dezateneraino, bi arrautza zuringo, lau ontza azukre errautsa, eta gatilu bat esne elkarrekin irabiatu, eta irakin arazten zaio honi su mantso batean, bere laurdenera akartzen den neurrian ematen zaizkio amandak, eta gero edukitzen da irakiten minutu batzuetan, eta guztiari gehitzen zaio koilaratara bat laranja zuku. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak