Bixkotxak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Bizcochoac.

Sei arrautz ongui batitu, eta botatzen zaizte libra bat azucre, limoi erdi bat arrallatua, eta canela-auts pisca bat, eta oyec guciac berriz alcarrequin batitzen dira; ondoren botatzen zaye libra bat iriñ, eta cuchare andi batequin biciro erabilli, eta cuchare arequin berarequin ateratzen dira paperetara, bada onela azpian iriñ bearric eztute.

Bixkotxak

Sei arrautza ongi irabiatu, eta botatzen zaie libra bat azukre, zitroin erdi bat zehatua, eta kanela errauts pixka bat, eta horiek guztiak berriz elkarrekin irabiatzen dira; ondoren botatzen zaie libra bat irin, eta koilara handi batekin biziki erabili, eta koilara harekin berarekin ateratzen dira paperetara, bada honela azpian irin beharrik ez dute. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak