Mazapanezko enpanadak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Mazapanezco empanadac.

Libra bat manteca, beste libra bat azucrezuri austua eta eralquia, eta cuartillu bat ardo zuri. Au gucia iriñic piñenarequin oratzen edo amasatzen da, taloac eguiteco tamañan jarri dedineraño.

Oyec errellenatzeco, docena bat arrautza gorringo, bi arrautza zuringo, liberdi bat azucre zuri ondo austua, eta beste liberdi bat almendra, au ere chit egoa artu, ta gucia nasten edo erabiitzen da, aric eta torrechoa eguin dezaneraño: guero empanadac onequiñ bete, eta masa edo ore onetan canela pissca bat ipiñi, eta eguiten da oni gañetic emateco bañua lau ontza azucre zuri ondo ego eta eralqui eta bi arrautza zuringoreguin, oyec alcarrequin biciro batituaz, eta gañera ematen zayo limoyaren zumo pisca bat, eta ondoren bustitzen da onequin gañetic luma bateçuiñ.

Mazapanezko enpanadak

Libra bat gurina, beste libra bat azukre zuri erraustu eta bahetu edo eralkia, eta gatilu bat ardo zuri. Hau guztia irinik finenarekin oratzen edo amasatzen da, taloak egiteko neurrian jarri dadineraino.

Horiek betetzeko, dozena bat arrautza gorringo, bi arrautza zuringo, libra erdi bat azukre zuri ondo erraustua, eta beste libra erdi bat amanda, hau ere txit erraustua hartu, eta guztia nahasten edo irabiatzen da ahalik eta dorretxoa egin dezaneraino: gero empanadak honekin bete, eta masa edo ore honetan kanela pixka bat ipini, eta egiten da honi gainetik emateko bainua lau ontza azukre zuri ondo erraustu eta eralki eta bi arrautza zuringorekin, horiek elkarrekin biziki irabiatuak, eta gainera ematen zaio zitroin zuku pixka bat, eta ondoren bustitzen da honekin gainetik luma batekin. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak