Elurrezko mendia

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Elurrezco mendiya.

Batitzen dira arrautza zuringoac merenguearentzat becela, bear duten azucre eta limoi arrallatua emanta: ciatzen edo mamitzen danean, eta ongui gogortua gueratzen danean, ematen zayo platera batean torrecho baten ichura, plateraren inguruan apañgarritzat bizcochoac ipiñiaz; issurtzen zayo gañera paper batetic arrautza zuringoa, dulce legor pisca bat edo guingac inguruan apangarri ipiñiaz.

Elurrezko mendia

Irabiatzen dira arrautza zuringoak merengeentzat bezala, behar duten azukre eta limoi xehatua eman eta: ziatzen edo mamitzen denean, eta ongi gogortua geratzen denean, ematen zaio platera batean dorretxo baten itxura, plateraren inguruan apaingarritzat bixkotxak ipiniz; isurtzen zaio gainera paper batetik arrautza zuringoa, “dultze lehor” pixka bat edo gerezi gingak inguruan apaingarri ipiniz. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak