Arrozezko mamia

Voir l'article complet sur le livre Cocina icasteco liburua

Arrocezco mamia.

Arroz irindua azucrea emandaco esnetan egosi; eta egosia dagoenean ematen zaizca pasadorean iragacitaco sagarrac, bizcocho apurtua, canela, limoi arrallatua eta arrautza batituac bear dituen neurrian: gucia ongui nastu, eta ipintzen da mantecaz igortzia eta ogui arrallatua autseztua egongo dan tartera batean; ondoren ipintzen da tartera au labean edo labechoan, su arinchoan, eta an iduquico da aric eta gogortu dedineraño: orduan moldetic atera, eta naiz beroric eta naiz otzic jaten da.

Arrozezko mamia

Arroz irindua azukrea amandako esnetan egosi; eta egosia dagoenean ematen zaizkio irazki-ontzian pasatako sagarrak, bizkotxo apurtua, kanela, zitroin xehatua eta arrautza irabiatuak behar dituen neurrian: guztia ongi nahasi, eta ipintzen da gurinaz igurtzia eta ogi xehatua erraustua egongo den tartera batean; ondoren ipintzen da tartera hau labean edo labetxoan, su arintxoan, eta han edukiko da ahalik eta gogortu dadineraino: orduan moldetik atera, eta nahiz beroeik eta nahiz hotzik jaten da. 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak