Errege arrautzak

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Arrautz erreala.

Batitzen dira amabi arrautza gorringo, guciz lodituac eta arrotuac guera diteceneraño, eta manteca pisca batez moldea igortzi, eta gorringoa ara bota, eta ipintzen da egosten mariaren bañuan, au da, ontzia ur beroan sartuta, ipiñico zayo gañeaz su pisca bat, eta gorringoan orratn bat sartu, eta legor irteten danean, puntuan dago.

Libra bat azucre clarificatu, eta ipiñico da an arrautza gorringoa, eta azucrea barruna sartu dala dirudienean, bañutic atera, eta uzten da arrautza gorringoarequin; onec puntu gogor edo fuertea iduqui bear eztu, e

Errege arrautzak

Irabiatzen dira hamabi arrautza gorringo, guztiz lodituak eta harrotuak gera daitezeneraino, eta gurina pixka batez moldea igurtzi, eta gorringoa hara bota, eta ipintzen da egosten mariaren bainuan, hau da, ontzia ur beroan sartuta, ipiniko zaio gainera su pixka bat, eta gorringoan orratz bat sartu, eta lehor irteten denean puntuan dago.

Libra bat azukre klarifikatu (ur pixka batekin nahasi eta su motelean berotu), eta ipiniko da han arrautza gorringoa, eta azukrea barnera sartu dela dirudienean, bainutik atera, eta uzten da arrautza gorringoarekin; honek puntu gogorrik ez du eduki behar, eta gasna, azukrea eman behar zaioenean, sardexkaz zulatzen da, azukrea ongi sar dakion.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak