Fruituzko gasna

Ikus Cocina icasteco liburua-ren aurkezpena osoa.

Frutazco gazta.

Orejoyac edo cernai fruta urtan, eta ardo on, eta azucrean obe, ondo egosi, eta uzten dira oztutzen, eta orduan pasadorean irogaci eta erasten zaizca pasac, iru edo lau arrautz ongui batituac canel-autsa, eta limoi arrallatu apur batzuec: mantecaz igortzitaco molde batean ogui arrallatu guciz chearequin ipiñi, eta eramaten da labera, eta ore hura moldetic desitsasten danean, bere sasoyan dago: ateratzen da leorric mayera, baldin urtan egosia bada, utsi duen saldarequin ateratzen da platerara.

Fruituzko gasna

Mertxikak edo zernahi fruitu uretan, eta ardo on, eta azukrean hobe, ondo egosi, eta uzten dira hozten, eta orduan irazki-ontzian pasarazi eta eransten zaizkie pasak, hiru edo lau arrautza ongi irabiatuak kanela errautsa, eta zitroin xehatu apur batzuk: gurinaz igurtzitako molde batean ogi xehatu guztiz xehearekin ipini, eta eramaten da labera, eta ore hura moldetik kendu edo desitsasten denean, bere sasoian dago: ateratzen da lehorrik mahaira, baldin uretan egosia bada, utzi duen saldarekin ateratzen da platerera.

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu

Cocina icasteco liburua

Errezetak