Erremedioak

Ikus jarorrizko dokumentua Gallica gunean

Hemen daukazu "Recueil de recettes diverses, en basque, par Bidave" (FCB-117) dokumentuaren  zati baten transkripzio partziala.

Ikus aurkezpen artikulu osoa hemen : http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/1841-sendatu-erromania-harri-edo-suge-larruei-esker

Begietako minaren erremedioa

Beguietaco minaren erremedioua

- Dio Erramec har eçac oillararren guibella eta charadonaren houra eta ezty apitobat trempa içac apitobat eta harez unta içac beguiac eta bista ginen çaic.

  • Dio Erramek har ezak oilarraren gibela eta karduaren ura eta ezti pixka bat, trenpa itzak pixka bat eta harez unta itzak begiak eta bista jinen zaik.
  • Errame dit prends un foie de coq et une eau de chardon et un peu de miel, laisse tremper un peu et de cela [?] les yeux et la vue te reviendra

- Dio orano har deça apiouaren houra eta onxa jouric houra idoki eçoc eta har eçac mahax arnou choury houn batetaric chortabat eta nahas itçac algarreky eta apurtobat pausatcera utcy eçac eta beguiac chahaturen deritçac miraculusky

Belarrietako minaren sendatzeko erremedioa

Beharrico minaren sendotceco erremedioua

- Dio Anicenac har deça erramu ostoua joric haren houra eta eçarbeçain barna eta entçutia galcen baduc eracarriren daic.

  • Dio Anicenak har dezan erramu hostoa jorik haren ura eta ezar ahal bezain barna eta entzutea galtzen baduk erakarriko daik.
  • Anicena dit qu’il prenne le jus d’une feuille de laurier broyé et le mette le plus profondément possible et s’il perd l’ouïe, elle lui reviendra.

- Dio Auctor hounec berac har deça canela eta eçar deça beharian eta sendoturen çaic beharrico mina coin beita medecina orotan gagnety (mal de terre).

Erortzeko minaren erremedioa

Erorteco minaren erremedioua.

- Erorteco minaren sendotceco dio Sistoc har eçac harçaren guibella eta trempa eçac hourian eta hour houra eman eçoc edaterat eta sendoturenduc.

  • Erortzeko minaren sendotzeko dio Sistok, har ezak hartzaren gibela eta trenpa ezak urean eta ur hura eman ezak edatera eta sendatuko duk.
  • Sisto, dit que pour soigner le mal de tomber, prends un foie d’ours et fait le tremper dans de l’eau et fait boire cette eau et il guérira.

- Dio orano Bohorraren eznety edaten badu sendoturen dela

- Dio orano har diça oillarraren guibella eta jo itçac eta trempa hourian eta guero edan eçac hour houra sendoren iz bena beguiraic bederaçu egunez houric ez edan

Sabeleko minaren erremedioa

Sabelleco minaren erremedioua

- Dio Diacordeseq har eçac oxouaren tripa eta erra eçac eta erhaux houra eman eçoc edaterat eta miraculosqui sendoturen duc.

  • Dio Diacordesek har ezak otsoaren tripa eta erre ezak eta errauts hura eman ezok edatera eta mirakuluz sendatuko da.
  • Diacordes dit prends des tripes de loup et fait les griller et donne-lui à boire cette cendre et il guérira miraculeusement.

- Dio Jramec eman eçoc orainaren adarra erhausturic edatera çorcy egunez eta sendoturen duc sabeleco min orotariq

Zizareen erailtzeko erremedioa

Chicharien erhaiteco erremedioua

- Dio jracaliac har eçac olio minagre chorta batequi nahasiric eman eçoc edatera egunaz eta hillen dutuc chichariac

  • Dio Irakaliak har ezak olio minagre sorta batekin nahasirik, eman ezok edatera egunaz eta hilen dituk zizareak
  • Irakalia dit prends de l’huile mélangée à une goutte de vinaigre, donne-le lui à boire de jour et les vers mourront.

- Dio Giraldoc har eçac arhamenta houra eta ahuntz ezniarequi nahasiric edan eçac eta hilen dutuc chichariac

  • Dio Giraldok har ezak menda ura eta ahuntz esnearekin nahasirik edan ezak eta hilen dituk zizareak.
  • Giraldo dit prend du jus de menthe mélangé à du lait de chèvre, bois-le et les vers mourront.

Titietan min duen emaztearen erremedioa

Emazte titietan mindienaren erremedioua

- Dio har deca li acy apurtobat eta jo eçac eta trempa oliouan eta ecar eçoc emplastu thitietan gagnen eta meharturen ceritçoc.

- Dio Diascoridiosec balin plaga balin badu har eçac ahuez bagaca saldocobat eta egos içac oliouan eta mahax arnouan eta hartaric emplastu bat eguinic eçar eçoc thitian gagnen sendoturenduc.

- Dio Constantinoc har eçac babaren jryna eta arraulce chourincou algarrequi nahassiric egineçoc emplastu bat eta ecar eçoc titietan gagnen berhala sendoturen ciçote

  • Dio Constantinok har ezak babaren irina eta arroltze zuringoa elkarrekin nahasirik egin iezaiok enplastu bat eta ezar iezaiok titien gainean berehala sendatuko zaizkiek
  • Constantino dit prends de la farine d’haricot et un blanc d’œuf mélangés ensemble, fais lui un emplâtre et mes lui sur les seins ils vont guérir immédiatement.

Erortzeko mina

Erorteco mina

- Dio Aucenac nouen ere lehenic gaitz hounec harturen beitu jhourere compagnan ordian badu lehenic ordian jdoqui eçoc esqueneco osquia eta berac ezpadu jdocac osquia eta aurina eguin eçac osqui hartara eta eman eçoc edatera eta gaitz houra etcioc haboro ginen eta jaiquiren duc berhala.

- Dio esparimentaçaliac atçaman eçac sator bat eta eçar eçac thipica berry batetan barnen gagnety orhe bouchi batez tapaturiq lanhoriq jalqui etaquion beçalla eta eçar eçac suez flaman edo labian eta idortu denian erhauxeçac eta har edaterat saldan edo hourian eta sendoturen duc.

  • Dio esperimentazaleak atzeman ezak sator bat eta ezar ezak tupina berri baten barnean, gainetik ore busti batez tapaturik, lanorekin jalgi ez dakion bezala eta ezar ezak suez sugarretan edo labean eta idortu denean erraustu ezak eta har edatera saldan edo urean eta sendatuko duk.
  • L’expérimentateur dit trouve une taupe et mets la dans une nouvelle marmite, recouvert de pâte humide de manière à ce que rien ne ressorte et mets le à cuire à la flamme ou au four et quand il est sec broie-le et prends le à boire dans de la soupe ou avec de l’eau et tu guériras.

Gauza desberdinen bertute eta sekretuak

Ikus jarorrizko dokumentua Gallica gunean

Hemen daukazu "Recueil de recettes diverses, en basque, par Bidave" (FCB-117) dokumentuaren  zati baten transkripzio partziala.

Ikus aurkezpen artikulu osoa hemen : http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/1841-sendatu-erromania-harri-edo-suge-larruei-esker

 

Sugeak uzten duen larruaren bertutea

Suguiac ustendien larriaren berthutia

- Suguiaren larria erreric eta erhauxturic eçarten bada combait çauritan gagnen sendoturenda eta balindabu barnen çombait elhorry edo escail edoquiren dutu.

  • Sugearen larrua errerik eta errausturik ezartzen bada zenbat zaurien gainean sendatuko da eta baldin badu barnean zenbat elorri edo ezkarda edekiren ditu.
  • Si l’on met la peau de serpent grillé et réduite en poudre sur certaines blessures, elles vont guérir et si elle a à l’intérieur des épines ou des échardes ils vont s’enlever.

- Aberty ady nourc ere eduquiten beitu berequi sugiaren larria erreriq haren erhauxat beguiraturen lepraty eta phoçouacety. (Nicolaus astroite eta eliotro fi harry hirour preciatu hoien berthutia.

Kukusoen aurka

Cuquesen contre

- Eçar eçac tipicabat hour suian berotcen eta guero eçar eçac silmant apitobat barnen eta ounxa erquitudienian cambara oro ounxa bosta ecac hour harez eta hilen dutuc han cucusouac oro eta eztuc haboro sorthuren eta houra eguin astian berritan.

Buzken aurkako erremedioa

Busquen contre erremedioua

- Harçac ezty bouchibat edo irin apitobat edo hour apitobatetan nahaseçac eta ecarreçoc arcenic apitobat edo reilgar eta mestura houra ecar eçac ouncitobatetan utcy jandiroien lequian ikhousirenduc oro hilic erorirendutuc feit bera eguinen die orpimento ehoric combait ountcitan ecarten baduc bena gogoua amenx oilloric edo horic janhary hartara hel eztaquia eci jaten badie hieln dutuc.

- …

Arratoien aurka

Arratouen contre

- Atçaman eçac arratoubat handiscouric edo arrazonableric eta buruco larruty nouchy bat lahardequaçac eta çaury hartan eçareçoc gatz apitobat choric eta utcy eçac baquian jouaiterat biciric eta hambat pressa eta guerla emenen direc laguner noun echeric orory hux eracirendec edo aisago baicic eçar eçoc lepoty cosary biullathobat eta houra beste ondouan eta bestiac haren jhesy jouanen dutuc.

Sekretu arraro eta probetxuzkoa zapaten eta boten berri atxikitzeko

Segretu curiousa profeitucoua osquien eta boten berry etchequiteco

- Norc ere osquiac edo botac edo mantoflac hassiren beiçaiçac çaharcen eroseac larru aphaincalen timeu chortabat eta tinte hartan bousta eçac ilhe oihal bouchibat eta harez bereca eçac eta guero beste oihal idor batez chuca eçac edo bousta eçac jrangabeten houras eta jkhousirendutuc hain berry noula osqui eguilety landan eta nihaurec boragatudut hanicetan ceren arranda guty beinien eta gastu hanitz.

Armodaren erremedioa

Armodaren erremedioua

- Balin baduc alboronariq har ecac blhar bat coin deicen deicen beita espagnoles quinsue flioumeur çointan belhartobat ostouarequi sorcen beita casy acequia orotan eta ecar eçac boulharretan haraguia honquitendiela error eztaitequen beçala belhar houra idor beçainbat almorenac idorthus eta sendotus jouanendutuc bena hobequi jdorturen dutuc jdy berga erhauxturiq eçarten baduc.

Mahats ardo onik izanen denez jakiteko sekretua mahatsa agertu baino lehen

Mahax arnou honic jçanen denez jaquiteco segretia mahaxa aguertu beno lehen

- Isquiribatcen du Micaldoc hegasty bat cantacen badu aihenaren boutoua jalqui gabe gaiça segurrada mahax ardou hounic içanendela coin hegasty deicen beita abubilla eta beita egasty pintatu bat eta cucularequi.

  • Idazten du Misaldok hegazti batek kantatzen badu mahatsondoaren ninikak jalgi gabe gauza segura da mahats ardo onik izanen dela zein hegazti deitzen baita argi-oilarra [...]
  • Misaldo écrit que si un oiseau chante avant que les boutons de la vigne n’apparaissent, c’est une chose sûre qu’il y aura du bon vin, cet oiseau s’appelant la huppe fasciée [...]

ozpina onetik egiteko sekretua

Onagre hounety hebe eguiteco segretia

- Isquiribatcen du Misaldoc har eçac garagar oguia edo olho berriarena eta eçar eçac vinagriaren barnen eta ascarrago içanen duc.

Mahats ardoa minagretzeko sekretua

Mahax arnouaren binagraceco segretia

- Esquiribacen du Baptista portac har eçac gatz apitobat eta piper apitobat joric eta nahas içac algarrequi eta eçar eçac mahax arnouan barnen eta minagreturenduc hobequi orano adrillobat beroturiq bost paseietan heraquicen badu adrilloua berry jçanendu.

  • Idazten du Giambattista della Portak har ezak gatz pixka bat eta piper pixka bat jorik eta nahas itzak elkarrekin eta ezar ezak mahats ardoan barnean eta minagretuko duk [...]
  • Giambattista della Porta écrit mets un peu de sel et un peu de poivre moulu et mélange-les ensemble et mets le dans le vin et il va faire du vinaigre

Ergi gazten buruzagiari jarraikitzeko sekretua

Ergui gasten buruçaguyary garraiquiceco segretia

- Izquiribatcen du Aristoteleq animalen liburian ergui gaster eçarten baderice adarretan ezco bouchi bedera jarraiquiren dutuc eçarliary bena escouac berry behar die jçan.

- …

Zamarien bidean joateko ez akitzeko sekretua

Çamarien bidian jouaiteco ez enhececo segretia

- Izquiribatcendu Plinioc har deçac oxouaren haguin handietaric bat eta camariaren lephouan ezteca eztuc fatigaturen ez einheren bidian.

  • Idazten du Plinio Zaharrak har dezak otsoaren hagin handietarik bat eta zamariaren lepoan esteka ez duk akituko ez unatuko bidean.
  • Pline l’Ancien écrit prends une grande dent de loup et attache-la au cou de la bête de somme, elle ne se fatiguera pas en route.

Ahari panpakoen galtzeko sekretua

Ahary papacobicouaren galceco segretia

- Izquiribatcen du Constantinoc nahy baderiec aharier galleracy pacaco adarrac chilla jtçaquec beharrien cantuty eta haboro estic papacaturen

Ardi ernariaren urrixa ala aharia [izanen] den jakiteko sekretua

Ardy ernariaren urucha à la ahardien jaquiteco segretia

- Izquiribatcendu Dioudioc eçaguttu nahy baduc achouria beltz ala choury echarriren dien soguioc mihiala beltz badu achouria beltz ukhenendic eta mihia nabar badu achouria hala jçanenduc eta hala hala cer ere colore beituque hala jçanedic achouria ere.

Otsoek damurik ez egiteko sekretua

Oxouec damuric ez eguiteco segretia

- Izquiribatcen du Antonioc ahary maxouary eçar eçoc edo hari edo ardy guidacen dutian ahariary eçareçoc lephouan basa oinheau eztie tropa hartan damiriq eguinen

- Espanoles deicenduc onhon hoitza celula silbestre

Otsoen ez ardietara hurbiltzeko sekretua

Oxouen ez ardietarat huillenco segretia

- Izquiribatcen du Rasisec eta Almancorec eçarten badu oxobaten bustana corralian ardic diren lequian eztuc hara huillanturen oxoriq.

  • Idazten du Rasisek eta Almankorek ezartzen badu otso baten buztana korralean ardiak diren lekuan ez duk hara hurbilduko otsorik.
  • Raisis et Almancor écrivent s’il met une queue de loup dans l’enclos où sont les brebis, les loups ne s’approcheront pas.

Hegaztiak eskuz harrapatzeko

Hegasteien ezquiez atçamaiteco

- Isquiribatcen Albertomanoc hardecacien cer nahy bihy eta nahasdeçan çaquto deicenden bil hamaren hourarequy eta houra eçar jan diroien lequian eta hartaric jan beçain sarry erorirendutuc ordituric sendimentiac galduric ezquiez atcamanendutuc aisa.

- …

Oilo kolokaren xitoak oilasko edo oilanda direnez jakiteko sekretua

Oillo corocac chitac oillasco edo oillanta direnez jaquiteco segretia

- Izquiribacendu Aristotelec eta aprobatcen guiçonac balin emastec nahy dutenian olouer arraulciac eçary eta nahy badu oro oillasco gindequiçon eçar biça arraulciac oro phunta luce eta oillanta nahy badu gin daquiçon biribil ecar biça.

Sabaten sekretua zenbat nahi ur emanik ere pizturenago baizik ez baita.

Sabaten segretia combait nahi hour amaniquere pisturenago baicic ezpeita

- Izquiribatu du Albertomanoc hardeça sofre bicia tartaro sarrecola picola eta gatz apitobat eta olio eta gaiça hoiec oro algarrequi nahasiriq bersco batetan heraqui eta eçarten baderioc barnety oihal bat edo burdugna bat su loturen ciec eta nahy baducerho hour emaiten badirec pisturenago duc eta harinaz erhorenduc.

- …

Ohe batean ez lokartzeko sekretua

Ohebatetan baten ez loceco segretia

- Izquiribatudu Albertomanoc ohebatetan gagnen eçar eçac anhara baten beguia eta eztuc ohe hartan begui houra handeno jhourere loturen Espagnoles aigneta haren jcena duquec golondrina edo oronet eta nic eçagutcen dudan aigneretaric espada ere jaquineçac jhaurec.

  • Idazten du Alberto Handiak ohe baten gainean ezar ezak ainara baten begia eta ez duk ohe hartan begi hura han deno inork ere lo eginen [...]
  • Alberto le grand écrit met un œil d’hirondelle sur un lit et tant que cet œil sera là personne n’y dormira [...]

Eraztun bat eskuekin hunki gab jauzi arazi

Erhastun bat esquis hounqui gabe jaucia

- Nar eçac cobresco erhastun bat edo cilharecobat nahiago dianna eta beguiaren lekhian ecar eçac cilar bicy apitobat onxa chehecaturic eta guero thapa eçac cobres edo cilharez ihouty hax harceco lecuriq eztuquien beçala eta oray eçar eçoc cacha bat hour hartan eta suian eçareçac eta heraquitiarequi cilhar harec jauciz haseracirendic cointan estaquiena estonaturen beita eta nahiago baduc erhastunaren lequian cilharresco, hurto bat cherca eçac edo cobresco bat eta orobat jateco hurretariq bat onxa thapaturiq

Emazte izorrek aitzinean duten platetik ez jateko sekretua

Emazte jçorrec aitcinian dien platetic ez jateco segretia

- Izquiribacendu Florentinoc barazcaritan edo askaritan edo noiz nahy den coin ere platetaric jaten beitie plat haren pian eçar eçac haiec ichousy gabe brassilla belharra plataren pian eta cioc plat hartariq eztie janen coien ere beitateque içorra

  • Idazten du Florentinok bazkaritan edo askaritan edo noiznahi zein ere platetatik jaten baitute, plata horren pean ezar ezak haiek ikusi gabe basiliko belarra plataren pean eta ziok plata hartarik ez dute janen zein ere baitateke haurdun.
  • Florentino écrit que pour un déjeuner, un repas ou n’importe quand elles mangent d’un plat, mets une herbe de basilic sous ce plat et il dit qu’elles ne mangeront pas de ce plat, du moins celles qui sont enceintes.

Tupinaren ez iragiteko sekretua

Thipinaren ez heraquiteco segretia

- Izquiribacendu Mirandoc eçar deça thipinary estalguiaren lequian tartugaran gagneco estalguia ezta combat su eguiniquere eztic heraquituren eta tartuga duc ene houstez apho armatia.

Lozerrek ez ausikitzeko sekretua

Locerrec ez ousiquiteco segretia

- Izquiribacendu Micalcoc har eçac malba eta haren houra oliouarequi nahassiriq boustaiçac esquiac eta belhar houra frescurarequi heureqi etchequiten baduc erlec ezçaie usiquiren edo lodorrec usiquiten bahaüe olio hounety eçar eçac eta ehiz hanturen eta berhala sendoturenduc

Anpola bat putz batez hausteko sekretua

Apola baten putz batez hausteco segretia

- Jan eçac biga edo hirour barachury chister eguinecoac ampolary hax hauxerenduc bena barachouriec eztie asqui mastecatia jrexi behar dien bena ampolac behardic suian berotuche apitobat edo haxaz.

Kandela bat inork ezingo baitu eror akabatu arte

Candera bat jnourc ezpeitiro erho achaby artio

- Harrecac esco gorria ezco horia eta sofre aphurtobatequi eta alconsor eta gaiça hoiec oro nahasiric eguineçac candera bat eta su erechequiecoc eta acaba artio mundian den maneras eztie erhoren.

Letra baten idazteko sekretua gauaz baizik ez baitena irakur

Letra baten izquiribaceco segretia gauaz bacic ezpeitate jracour.

- Har eçac christalla eta erhaux eçac eta gaiasco haragui eguiten dien haien houety nahasiriq eta arrolce chourincouarequi ere bay eta paper choury batetan jzquiriba eçac eta gaüaz bacic eztuc iracourtouren eta eta gaiaz lekhu ulhun batetan

Hagin baten idokitzeko sekretua

Haguin baten jdequiteco segretia

- Har eçac susquer bat bicyric eta eçar eçac tipica berri batetatn barnen onxa tapaturic jalqui eztadin. Oray eçar eçac labian idorcen eta onxa jdortudenian erhaux eta erhaux harez idoqui nahy dian haguinaren ondouan bereca eçac eta jarriren duc hain bera eta cordoca noun erhiez lot eta aisa jdoquiren duc minic batere eguin gabe ez solamente bat bena horçac eta haguinac oro jdoquieraciren dutuc.

Sekretu bat beheitikoa edo lasterreria sendatzeko

Segertu bat heri gaistouaren edo lasterreriaren sendotceco

- Lasterreriaren sendotceco hauda medecina baliousbat nour nahy beita har ahal beitiro coinetan hanitz munduc borogatu beitu eta sendotu eta haien artian ny nyhaur sendatu beiniz cointan haren berthutec merechy beituquoie izquiribatu urhezco leteretan recepta haur guisa hountan eguitendut lehenic har eçac plantaia laur dinerena by ancren jdorra eta heraquieracy ecoc ave maria bat erraiteco demboran eta hura huntan eçar eçac erdybat xarauce demurtons eta onca erdy bat warauce deroses eta beste onça bat xerauce membrilos hoiec edirenen dutuc paltceretan çoin oro nahasiriq bero icac eta noiz nahy har itçac solamente aicineco hirour orenentan azpeituc deus behar jan. Ikhousirenduc feit miragarry bat eta osona garribat haur eguinen duc hirour egunetan hirouretan eta diot eguia handy sendotu jçan dela aldy bacoiz eta baratu laster eria eta nahy baduc confortatu estomaca bereca eçac amoztigaren oliouaz balentanouec deicen beitie maizterra.

Azazkal eta biloak beti labur ukateko sekretua

Açazculien eta bilhouen bety labur ukheiteco segretia

- Acazculien eta bilhouen labur ukheiteco mutz itçac stirapenian eta arguiçaguia içan dadin egun hetan caneroren eta pissisen eta escorpionen finouan faseu hartan muzten badutuc bethiere labur ukhenen dutuc.

Abiso garrantzitsu bat laborariendako

Abisu jmportant bat laborariarentaco

- Amorecaty ereiciac houn jalquidaquiçan eta bileia hobe etchequi eçac conte laborariac noun ere nahy baitutuc bihiac erein bada ogui bada artho edo cer nahy etchequi eçac contu ereiteracouan arguiçaguia ala den berry virgoren bilbaren capicornaren sinouan edirenen duc diferencia handy bat ereceian.

Anbisu handi eta arraro bat ikasleendako

Abisu handy bat eta curiousbat escolierrentaco

- Nour ere beitu haurric escolaceco edo nahy beitutu igorry escolaracera jzquiribacen edo jracourcen so eraguin eçoc gaiça eguian edirendadin geminice edo virgoren sinouaren eta tempora jgorten baduc fitez eta aisago jkhassirenduc

Ozpina azkar egiteko sekretua

Vinagre azcaric eguiteco segretia

- Har eçac ampola bat mahax arnou betheriq eta ecar eçac berso bat houretan barnen suian berhala minagreturen duc eta orano hobequi adrillo gorry batez heraquiten baduc.

Mahats ardo nahasia argitzeko sekretua

Mahax arno thurbuxaren clareco segretia

- Jzquiribacendu Alonso herrerac bere agrivulturetan eta cerentinaren liburiaren haxagarriaan bada eta nahy badut clareracy har eçac cantarobat mahax arnotaco by arraulce chouringo nahax içac onxa eta guero gatz aputobat nahaseçac mahax arnoua erranden gaiça haiequi eta hirour edo laur egunen buruco clarturenduc.

Sekretu bikain bat mahats ardoa kontserbatzeko

Segretu exelent bat mahax arnouaren conserbatceco

- Har eçac jrangaren achala idorriq eta maiacian bilduric eta jranga houra erhausturic barrica barnen eçar içoc eta eztiala berduriq agredaquia averty ady beste berthute bat badic jranga erhaux hounec balin mahax arnou agredurariq badu eta eçarten bderioq erhaux hountariq barnen bere leheneco estatiala utculaciren duc bena hogoi eta hamar cantaroren behardic sey onça erhaux bay conserbatceco bay adobaceco.

Sekretu miragarria mahats ardo minkora leheneko egoerara itzultzeko

Segretu miragarria mahax arnou agriaren leheneco estatiala utculçeco

- Mahax arnouaren leheneco estatiala tculceco dio Alanso herrerac bere agriculturetan labian jdor deça lacabat incaur eta onsa beroric barrican barnan ecar deça eta bertan tapa eçac haxa jalky eztaquion becala eta bost edo sey egunen buruco utculirenduc leheneco estatiala eta gaiça hounez dudauren egui ai denez bena eztuc goistu boroga eçac duda orotaric jalquireniz

Sekretau arraro eta mirakuluzkoa laborariendako

Segeretu curiousa eta miraculussa laborarien daco

- Eçagutu nahy baduc aurthen dagun ourthia noulaco ginen den edo coin byhy içanen den prosperousaga edo aboundousago azquiribacen du Astrologo Andaloua batec eta aprobatcen, herein eçac byhy hounetaric eta suerte orotariq bihi canicularac lehenic eta canicularac hazten dutu cherriry ustaillan hoguey eta by guerenian hobequi erraitera erein eçac bihy orotaric saouan den beçala joandone johani mesperan edo bilharamenian eta ustaillaren hoguey by eta byguerrenian coin ere beitate ederrenic ereice haietariq gueroco ourtian ere causturendie eta coin ere beitate charrenic hartaric guty jçanenduc erein içac lur hounetan.

Frutuaren hezur gabe erakartzeko sekretua

Frutaren eçur gabe eracarteco segretia

- Noix ere cuhaincia lili beitaque adar bat binbalet libatez aldebatety beztiala chila eçoc adar bat eta adar hartaco frutiac oro eçur gabe dutuquec.

Tupian baten barnean diren gauzen jauz arazteko sekretua

Tipina batetan diren barnen diren gaicen jaux eracitceco segretia

- Nur houx bat har eçac eta banren eçareçoc cilhar bycy aputobat eta chiloua thapa eçoc cahaillabatez eta guero tipinan barnan sar eçac heraquicen aridenian aztalguia idoquiric eta barnen dutian belhar edo ilhar cer ere beitu oro camorat iradoquiren ciriçoc

 

Litoterapia idazlana

Ikus jarorrizko dokumentua Gallica gunean

Hemen daukazu "Recueil de recettes diverses, en basque, par Bidave" (FCB-117) dokumentuaren  zati baten transkripzio partziala.

Ikus aurkezpen artikulu osoa hemen : http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/1841-sendatu-erromania-harri-edo-suge-larruei-esker

 

Segretu eta Berthute peciosa coin beitie.

Harri imanaren bertutea

Harri imanaren berthutia

- Harri imanac badu berthute bere oundouan eracarteco burdugna eta acheiria harina olioua eta besteric hanitz gaiça eta harry hounec berthutia lehenic Aristoteleq edirencien.

- …

- Harry iman hounec badu berthute plaguen cerraceco eta minaren idequiteco orano harina chouria eta beltza algarganic berhestendutu eta balin barachoury batez berecacen badu harry haur galduren du bere berthute ederra.

  • Harri iman honek badu bertute zauriak zerratzeko eta minaren edekitzeko harina zuria eta beltza elkarrekin berresten ditu eta baldin baratxuri batez ferekatzen badu harri horrek galduko du bere bertutre ederra
  • Une pierre d’aimant a des vertus pour refermer les plaies et enlever la douleur, il resserre les [?] blanches et noires et si on le frotte avec de l’ail cette pierre perd sa belle vertu.

- …

Diamantearen bertutea

Diamantearen Berthutia

- …

- Biamanta nour ere eduquiren beitu berequi libratu içanenda amex gaistouetariq eta bisione eta fantasma orotariq eta loxery orotariq balin Biamanta fi bada.

  • Diamante nork ere edukitzen baitu berekin libratu izanen da amets gaiztoetarik eta ikuspen eta ameskeria orotarik eta lotseria orotarik, baldin eta diamantea egiazkoa bada
  • Celui qui garde un diamant avec lui sera libéré des mauvais rêves et de toute vision ou fantasme et de toute peur, à condition que le diamant soit authentique.

- Nour ere eduquiren beitu berequi biamanta begui so gaistouetaric libratu icanen da eta orano incantamentu suerte orotariq eta phouçouacety coin isquiribatcen beitu Poetac latsco bers hountan hic fulget linfadamas qui pectora sanat et prohibet miseris ultra domo veniont.

- …

Esmeraldaren bertutea

Smeralda harriaren berthutia

- Balin smaralda fi bada dio Albertomanoc badiela halaco berthute bat ezpeitu consenticen aharraric guiçonen artian etasenar emastec balin badie harry houra batc edo bestiac bethiere algar maite ukhenen die.

- Smaralda badu berthute nour ere eduquiren beitu berequi estiela emastetarat guticiariq ukhenen.

  • Esmeraldak badu bertute nork ere edukitzen baitu berekin ez duela emaztetara gutiziarik ukanen.
  • L’émeraude a également comme vertu que celui qui la garde avec lui n’aura pas d’apétit pour les femmes.

- Nour ere beituque smaralda berequi memoria houna ukhenendu eta eztu poçouaren ez tempestaren langeric ukhenen.

- …

Zafiroaren bertutea

Zafiro harriaren berthutia eta segretua

- …

- Zafiro hounec badu indar sudurren taco odolaren baratceco eçarten delaric sudurretan.

  • Zafiro honek badu indar sudurrendako, odolaren baratzeko ez datzen delarik sudurrean
  • Ce saphir a un effet sur le nez, en ralentissant le sang quand on le met dans le nez.

- Zafiro hounec beguietaco bista eracartendu ardura berecatcen dielaric harry harez.

- Harry houra eçarten badu mihy pian nourc beitu fiebra handiric ematuren da fiebra.

Bezoarraren bertutea

Bazahar harriaren berthutia

- Harry hounec badu berthute admirableric ceren poçou ororen contre houn da erhauxturic ahouan etchequiten badu.

  • Harri honek badu bertute miresgarririk zeren pozoi ororen aurka on da errausturik ahoan atxikitzen bada.
  • Cette pierre a des vertus admirables, car elle est bonne contre tous les poisons si elle est gardée en poudre dans la bouche.

- Nour ere berky erabilten beitu tristeçiaty libraturendu eta altarçun orotariq tristeciatiq giten badira.

- ...

Errubiaren bertutea

Carbundo harriaren berthutia

- Carbundo harry hounec arguitcendu gaiaz halaco guisaz noun houra den lequian ezpeita beste argui beharric eta berthute haur errecebitcen harry hounec equiaganiq.

  • Errubi harri honek argitzen du gauaz halako gisaz non hura den lekuan ez baita beste argi beharrik eta bertute hau errezibitzen harri honek eguzkiarengandik.
  • La pierre de rubis produit de la lumière la nuit de telle sorte que là où elle se trouve, il n’y a pas besoin d’autre lumière et cette pierre reçoit cette vertu du soleil.

- Harry hounec eztu solamente poçouaren bontre balia bena orano çombait oncitan bada ere poçououric discrouitcen arguiala huillencen bada.

Aetitaren bertutea

Aranouren hariaren berthutia eta segretua

- Harria deicenda harry haur ceren dio Alberto Aranouaren manoc ainguerac bere habiala bilcen diela haur humiac dutienian hasten eta harry hounen coloria gastaina achalaren udury da eta harry hounec badu barnen beste harry bat erabilten bada cordocacen beita hurraren bihotza beçala eta deicenda beste jcen batez harry jcarra.

- Harry houra berequi badu emazte icorrec aisa erdirenda eçarten dielaric azpian estecaturic.

  • Harri hura berekin badu emazte izorrak aise erdituko da ezartzen delarik azpian estekaturik
  • Si une femme enceinte a avec elle cette pierre, elle accouchera facilement a condition de l’attacher au dessous.

- Harrito coin ere beita beste hounen barnen harria erhauzturiq edaten badu hourarequi seihexco mina berhala sendoturen du hogoy eta laur oren beno lehen helgaiz herenac eta laur guerrenac sendoturentu orhauxturic edaten badu hoçaren gitea couan sendocendu sabeleco mina eta chichariac erhaiten erhauxa edaten badu mahax ardouarequi.

Agata, jaspe eta boliaren bertute

Gagate jaspe eta marfit harriaren berthutia eta segretua

- Gagte harry hounec badu berthute admirableric eta estonagarririq houran ecarten bada su lotcen caio eta oliouan ecartcen bada hilcen da

- eta erhauxturic emaiten baçaio nescatila baty edaterat puncela bada eztu aurinaric eguinen bestela berhala eguinen du.

  • Eta [Agata] errausturik ematen bazaio neskatila bati edatera puntzela bada ez du hagunik eginen, bestela berehala eginen du.
  • Et si on donne à boire à une jeune fille [de l’agathe] en poudre elle ne fera pas de bave si elle est pucelle, elle en fera immédiatement sinon.

- …

- Nour ere eduquiten nbeitu berequi jasqpe harria ezta bomituren itchasouan eta bethiere ascar jçanen da.

- …

Pandora, turquesa eta agaten bertutea

Pantaoura Turquesa acates harriaren berthutia

- Pantaura harriac badu beste harry preciatu oroc becain bat berthute harry jmanac burduina beçala pantaura harriac beregana eracarten dutu best harry preciatiac oro eta nour ere harry haur berequi eduquiren beitu ecin phoçouaturenda eta beguiraturenda beste harry preciatioc beguiratcen dien langer orotaric.

  • Pandora harriak badu beste harri baliosak bezain bat bertute, harri imanak burdina bezala Pandora harriak beregana ekartzen ditu beste harri baliosak oro eta nork ere harri hau berekin edukitzen baitu ezin pozonaturen da eta begiraturen da beste harri baliosak begiratzen duten lanjer orotarik.
  • La pierre de Pandore autant de vertu que les autres pierres précieuses, comme la pierre d’aimant attire le fer, la pierre de Pandore attire toutes les autres pierres précieuses et celui qui garde cette pierre avec lui ne peut être empoisonné et est protégé de tous les dangers contre lesquels les autres pierres précieuses protègent.

- Turquesca harriac erortetiut beguiraturendu eta loxacety

- …

Ainararen harriaren bertutea

Ainheraren harriaren berthutia eta segretia

- Dio esperimentaçaliac eta Albert manoc ainheraren burian badela by harrito chipiric eta batada gorry eta bestia chouri çoignen berthutiac beitira hoiec.

  • Dio esperimentazaleak eta Alberto Handiak ainararen buruan badirela bi harritxo txikiak eta bata da gorria eta bestea zuri zeinek bertutetsu baitira horiek.
  • L’expérimentateur et Albert le grand disent que dans la tête de l’hirondelle se trouvent deux petites pierres et l’une est rouge et l’autre blanche, et qui sont toutes deux vertueuses.

- Nourq ere beitu harry chouria berequi estiela egariac fatigaturen eta ahouan eduquiten badu bethiere ahoua frex ukhenendiela.

- Dio balin ihoury odola jausten baçaio eta harry haur lephouan eçarten baçario baraturen çaoi odola.

- …

Erromaniaren bertuteak

Ikus jarorrizko dokumentua Gallica gunean

Hemen daukazu "Recueil de recettes diverses, en basque, par Bidave" (FCB-117) dokumentuaren  zati baten transkripzio partziala.

Ikus aurkezpen artikulu osoa hemen : http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/1841-sendatu-erromania-harri-edo-suge-larruei-esker

 

Erromaniaren bertuteak

Heben hasten dira erremouly belharraren berthutiac

Sarhitza

- Erremoulicia da batcian belharbat coin beita bere naturaleças bero confortacen beitutu corpitceco membriac oro barnecouac eta campocouac oro sendimendiac azcarcen umitarçunac consomitcen hotz larcunac estomaquecouac cargot contagu senditcen den gaisbat sendotcen finalki tristeciac oro edequitcen bihotce cointaq sutan.

- Erremoliaren çainaq eta achalaq eta liliac oroc beitutie hambat berthute cointan eraman beitugu eta ecariren heben auctor hounec aprobaturic beitira, lehenic gincouaren graciataco eta guer guiçonaren cerbutçuco eta profeitutaco.

Erromaniaren adarrak

Erramoliaren brancatoak

- Norq ere erramoliaren brancato hetaric janen beitu goican ogiarequin eta gatçarequi buruco celebriac ascarturen deitço eta bista conserbauiren eta azcarturen.

  • Nork ere erromaniaren adar horietarik janen baitu goizean ogiarekin eta gatzarekin buruko burumuinak azkartuko zaizkio eta bista kontserbatuko eta azkartuko
  • Celui qui mange des ces branches de romarin le matin avec du pain et du sel aura le cerveau renforcé et la vue conservée et même renforcée.

Erromaniaren lore eta hostoak

Erramoliaren lilia eta ostouaq

- erhausturiq norq ere eçarriren beititu araguiaren contra edo larriaren estu eu ukhenean çorririq ez quiquisoriq ez murnasiq eta orano erhaux houra eduquian badu esquerreco saihetzian larriaren junto bithotza alagueraturen derio erremoliaren derio. erramoliaren ostoua onsa joric eta plaga fresq batean curatcen da miraculusqui eta cerratçen.

- Erramoliaren lilia eztiarequi jaten badu barouriq eta harequin oguia beroturiq ossagarria eta hanitz gaitzetariq consolatcen.

  • Erromaniaren lorea eztiarekin jaten badu baraurik eta harekin ogia beroturik osagarria eta anitz gaitzetarik kontsolatzen.
  • S’il mange des fleurs de romarin à jeun et avec du pain réchauffé, la santé, et il sera consolé de bien des maux.

- ...

Erromaniaren lorea nahasirik

Erramoliaren lilia nahasiric

- Eztiarequi eta edateco eguiniq o harcen badu goiçan eta arraxan sendoturentu gaitz usatiaq oro eta eritarçun orotariq beguiraturendu çoin giten beiliate flematy eta hocety.

  • Eztiarekin eta edateko eginik hartzen badu goizean eta arratsean sendatuko ditu gaitz usaiakotik oro eta eritasun orotarik begiratuko da zein jiten baitiren flematik eta hotzetik
  • S’il le prend avec du miel et préparé de manière à être bu le matin et le soir, il guérira de tous les maux habituels et sera protégé de toutes les maladies qui proviennent du flegme et du froid

- Erramoliaren lilia berderiq edo idoriq sucriarequi nahasiriq mahax ardou chouri drago batequi goiçan harcen badu bihotceco flaqueciac oro destratcen dutu eta alargueratcen estomaqueco mina senidotcen aiciaq oro iradoquitcen bomiaria oro edequitcen.

Erromania hostoa egosirik

Erremoliaren ostoua egosiriq

- Mahax ardou chourian aplicatcen bada edo ecartcen badu emplestu bergaren ingurunetan canetan gagnenen grabela dienac berhala ourinaturen da balin emastec harcen badie erremolia egosiriq haren houras chahatcen badu phasia eta lanastacen pety gora concebitceco prparatcen dira eta ossagarria conserbatcen.

- Erramoliaren ostua egosiric mahax ardou chourian emplastu ecartcen bada almoranetan sofry ahal becain beroriq hirour egunes hirournatan sendoturen dira eta jdorturen.

- …

Erromaniaren ura

Erramoliaren ourra

- Norq ere usaturen beitu canelan erranden our hartaric edatera oheracouan beguiraturen da hanitz elhartcunetariq eta memoria houn betiere houn euchennendu.

- Erremoliaren ourra suduretan gora harcen beitu urin gaistoua edequitcendu, marfondia sendotcen eta sudurrian diren plagaq sendotcen.

  • Erromaniaren ura sudurrean gora hartzen badu, urin gaiztoa edekitzen du, mafrundia sendatzen eta sudurrean diren zauriak sendatzen.
  • S’il prend de l’eau de romarin par le nez, cela enlève les mauvaises graisses, guérit le rhume et guérit les plaies du nez.

- Erremoliaren houra ecarten badu beharrietan barnen miniq badu hotztarçunetiq giniq sendoturen da çoinahy plagatariq harriq baduere beharrietan erhoren derico.

Erromania hostoak joak

Erramoly ostoua joriq

- Eduquiten badu barouriq hax gaistoua oro edequiten derio. Horz haguinetariq giten bada.

- Erramolia joriq mihypian eduquiten badu hourq ere beituque mihia tolda imour flemaxiac direla causa berhala sendoturenda.

- …

Erromania hostoa eta azala errerik

Erramoliaren ostoua eta achala erreriq

- Erramoliaren ostoua eta achala erreriq eta errausturiq hounda haguin eta hortz gastatien purgatceco bereatcen direlariq erhaux harez.

  • Erromania hostoa eta azala errerik eta errausturik on da hagin eta hortz gastatuen purgatzeko bereatzen direlarik errauts hartaz.
  • Les feuilles et l'écorce de romarin grillés et écrasés sont bonnes pour purger les molaires et les dents gâtées quand on les recouvre [?] de cette poudre.

- Emaste coineq ere esne guti beituque haurraren hasteco usat beça jaterat erramoly ostoua eta lilia eta ezne hanitz uvhenendu eta houn ceren odola purificaturen derio bera ounxa ligestituren.

Erromania ura azukrearekin

Erremoly houra sucriarequi

- nahasiriq goiçan eta arraxan harcen badu oheracoun estomaqueco mina sendoturen derio egarria idoquiren eta apetitu houn bat emanen derio eta aiciac oro idoquiren.

Erromaniaren lore eta hostoaren errautsa ardoarekin

Erramoliaren lilia edo ostouaren erhauxa ardouarequi

- Erramoliaren lilia edo ostouaren erhauxa mahax ardou hounarequi edo eztiarequi edaten badu sendoturen derio colica eta odolesco heri gaistoua combat nahy çaharden.

- Grabella erramoliaren erhauxa edaten badu ardou chouriarequi barneco imour gaistouac oro consomituren dutu grabelaren haria deseguinen eraciren du eta ourinaturenda.

- …

Erromania egosia

Erramolia egosia

- Erramoliaren ostoua eta çaina minagriarequi egosiriq cankon etaco minaren sendoceco hounda eta bidian einheriq ebiltez denaren ere bay.

- Norq ere jateco apetitia galdu beituqui jan beça goitz oroz biga edo hirour copa erramolia egosi denian mahax ardouan copaturiq apetitia ginen çaio eta bera ounxa loturenda.

- Nourq erre erramoulia egosiren mahax ardouan beguithartia ivuciren beitu goitz oros oihal bouchibatez eder içanen da eta chintilariq gabe.

- Erramoly houra minagriarequi nahasirik buria boustaçen badu çikina oro jounen çaio eta imour gaistouac oro eta bilhoua erortety beguiratuco.

  • Erromania ura minagrearekin nahasirik burua bustitzen badu zikina oro joanen zaio eta umore gaiztoak oro eta biloa erotzetik begiratuko
  • S’il se mouille la tête avec de l’eau de romarin et du vinaigre, toutes les saletés s’en iront, ainsi que les mauvaises humeurs et il sera protégé des chutes de cheveux.

- …

Erromania balsamua

Erramolia balsamoua

- Esquiribatcen du Orlando Bilenacouax figika macerec eta Gabriel hereraq erramoliaren lilitiq eguiten dela hour bat miracuillousiq houra boita balsamouaren pare diote auctoreq

- Norq ere nahy beitu eguin balxamou houra erramoliaren lilia eta sasouetan ampola lodi bat betha deçan lily hartariq thapa decan onsa ly oyhal batez gagnetiq ecardieçon estecaturiq amourecaty jalky eztaquion lanhouriq camporat eta guero eçar eçaq gorotz athe batetan beroqui barnen eta guero hilabetezen burian idoqui eçac edirenendutuc lily houraq hourturiq eta hour houra idoqui eçac ampola hartariq eta ecar ecac beste ampola chipi bateten hour hartariq betheriq eta ampola houra thapa eçac bestia beçala eta eçar ecac harry athe batetan bernen equian eta cerenan eduky eçac beste hilabetez eta guero idoqui eçac eta eridenenduc erramouliaren balsamoua eguiniq eta egotz eçac hartariq chortabat beire bat hourretan eta jouaiten bada çolala houra duque eguiasco balsamoua.

- …

- Balsamo hounec badu berthute by çhortala ecarten badu beguietan qhenturen du beguietaco plaga bista claruten derio eta ascarturen.

- Untatcen badira memebre flacatuac eta cainac oro sendoturen dira.

- …

- Aberty adi jraourle curiousa beguitartia untacen baduc hour hounes bethiere fresc eta gaste jçanen iz eta beguithartian ucurduraric gabe.

Arnau de Vilanovaren ardoa

Arlando Bilenauacoaren ardoua

- …

- Norq ere mahax arnoua usatcen beitu edatera çombait drago goitçan eta arraxen bethiere osagarry uchenendu eta bethiere gaste içanenda.

  • Nork ere mahats ardoa usatzen baitu edatera zenbait trago goizetan eta arratsetan beti ere osagarri ukanen du eta beti ere gazte izanen da.
  • Celui qui prend pour habitude de boire quelques traits de vin de romarin le matin et le soir aura toujours la santé et restera toujours jeune.

- …

- Norq ere usatcen beitu goiçan charpotabatez beretxera arnou hountariq eta guero hourez chahatcen dielariq jaquin beça bethiere gaste eta eder içanen dela.

- …

- Eta orano nour ere amex handy eguiten beitu edaten badu mahax arnou hountariq eztu batere eguinen eta memoria augmentaturen derio eta tristecia jdoquiren derio.

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu