Fisiognomia idazlana

Ikus jarorrizko dokumentua Gallica gunean

Hemen daukazu "Recueil de recettes diverses, en basque, par Bidave" (FCB-117) dokumentuaren  zati baten transkripzio partziala.

Ikus aurkezpen artikulu osoa hemen : http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/1841-sendatu-erromania-harri-edo-suge-larruei-esker

Gizonaren fisonomia. Gizonaren gorputz adarrek zer adierazten duten

Guiçonaren fisionomia. Guiconaren corpitceco membreq cer significacen dien

Lehen kapitulua: biloez

Lehen capitulia bilhouez

- Norq ere beitutu buroco bilhouan lein eta mehax naturalqui dira loxor baquesco indarrez guti manco umil gaiça.

  • Nork ere baititu buruko biloak leun eta mehe naturalki dira lasai, baketsu indarrez guti maingu umil gaitza.
  • Ceux qui ont les cheveux lisses et fins sont naturellement tranquilles, paisibles, de peu de force, manchots et très humbles.

- Norq ere beitu bilhoua azcar eta uçur eta labur marcacen du azcar direla eta segur coraious; halacouaq ohy dirade inquiet geçurty inganaçale bena fortuna labori eta houn.

- ...

- Norc ere beitu gorrail eta osoqui gorri halacouaq dira berthoutous baqueequo leial eta discret costuma hounetaco bena desgratia hanitcen daco suiet.

- ...

Bigarren kapitulua: orrazkeraz

Biguerren capitulias guiconaren eta emastiaren belarras

- Nourq ere beitu bellarra gora liberal dira halacouaq bere adisquiden eta eçagunentaco aleguera eta berthuxu eta enthelege houna.

  • Nork ere baitu orrazkera gora: liberal dira halakoak beren adiskideekin eta ezagunendako alegera eta bertutetsu eta entelegu onekoak.
  • Ceux qui ont la coiffure haute : ceux-là sont libéraux avec leurs amis et joyeux avec ceux qu’ils connaissent, vertueux et de bonne intelligence.

- ...

- Norq ere beitu bellarra biribil saihetxetan bilho guti engenu hounetaco dira entheleguia clar coraious eta bihoztoy eta attrebitu eta gaiça ederretarat cudicious eta ohore goxe.

- ...

Hirugarren kapitulua: Bekainez

Hirour guerren capitulias bethezpalez

- Nourq ere beitu bethezpalaq arcu eta ussu erabilten gora behera significatcendu superbious coraious uanglorios atrebitu abil eta curaios.

  • Nork ere baititu bekainak arku eta usu erabiltzen gora behera adierazten du biziki kuraios, glorioso, ausarta, abil eta kurios.
  • Celui qui a les sourcils arqués qui les utilise souvent de haut en bas signifie très courageux, glorieux, intrépide, habile et curieux.

- Norq ere beitu behera edo eguiten norbaitequi minço denian edo ihouri so eguiten dienian edo ohouri so eguiten dienian seinalacenduque malecious eta traidore gueçurti abaricios aouher beno segret.

- ...

Laugarren kapitulua : Begiez

Laur guerren capitulia

- Norq ere beitu beguiac handi eta guiçen eta çabal idequiten naturalqui auher dira atrebitu segret imbidious çoinlecutan halcor memoria flacu gaiça guti jaquin cudicios eta senoria handi.

  • Nork ere baititu begiak handi eta gizen eta zabal irekitzen naturalki hauek dira ausart, isil, bekaizti, zein lekutan ahalkor, memoria flako, gauza gutxi jakin kurios eta larderia handikoa.
  • Ceux qui ont les yeux grands, gras et s’ouvrant naturellement largement, ceux-là sont intrépides, secrets, ambitieux, envieux, parfois honteux], à la mémoire faible, peu curieux de savoir des choses, d’une grande autorité

- Norq ere beguiac goihera beitutu bista labur du engenu gutitaco eta indiscret bena ahalcor eta liberal eta concencia houn.

- ...

Bosgarren kapitulua: Sudurraz

Bost guerren articulias sudurraz

- Sudurra nourq ere luçaran eta mehax atrebitu dira cargutan dirien gaicaz arrancuraxu comberticen ais nourat nahy.

  • Sudurra nork ere luzaran eta mehe, ausartak dira, karguetan diren gauzez arranguratsu, konbertitzen aise norat nahi.
  • Ceux qui ont le nez long et fin sont intrépides, responsables des choses qui sont à leur charge, faciles à convertir dans le sens que l’on souhaite.

- Norq ere beitu sudurra luce eta gora punta aphal çuhur dira eta seignet leial eta cerbuçu eguile.

- Sudurra labur diena loxor eta flacu da.

- ...

seigarren kapitulua: Ahoaz

Seiguerren capitulias ahouaz

- Ahoua norq ere beitu handy eta gora naturalky ahalque gabe dira atrebitu mardailler dragon abaricious guerlaren adisquide.

- Norq ere beitu ahoua chipi banoezco dira manxo modest leial segret eta ahalcor.

- Norq ere beitu haxa gaisto seinalacen du guibela gastaturiq diela halacouaq ohy dira beno discret sinhexcor eta enthelegu guti.

  • Nork ere baitu behakoa gaiztoa adierazten du gibela gastaturik duela; Halakoak ohi dira aski isil, sineskor, eta entelegu gutikoak
  • Ceux qui ont le regard mauvais : signifie qu’ils ont le foie gâté. Ceux-là sont généralement assez discrets, crédules et de peu d’intelligence.

- …

Zazpigarren kapitulua : Hortzez

çazpy guerren capitulias hortcez

- Norq ere beitu horçaq chehe eta flacu exerciouetan clar eta labur naturalqui loxor dira, segret, manxo, fidel cambiacor eta bicia labur.

- Norq ere beitutu horçaq okher eta desigoual bataq handy bestiaq chipi engenous dira bolontrus bigilant bena inbidious eta adenat.

- Norq ere beititu hortzaq lodi eta çabal simple ohy dira eta guiçartacun guty.

  • Nork ere baititu hortzak lodi eta zabal sinple ohi dira eta gizatasun gutikoa
  • Ceux qui ont les dents grosses et larges sont généralement simples et de peu d’humanité.

- …

Zortzigarren kapitulu: Mihiaz

çortcy guerren capitulia mihiaz

- Norq ere mihia minçaçera prest bariable dira gaicetan eta indiscret.

  • Nork ere mihia mintzatzera prest aldakor dira gauzetan eta begiluze
  • Ceux qui ont la langue prête à parler sont variables sur les choses et indiscrets

- Norq ere beitu mihia minçaçera berantcor bano dira eta inconstant bena baquezco.

- ...

Bereratzigarren kapitulua : Mintzoaz

Bederaçu guerren capitulia minçouaz

- Norq ere beitu minçoua lody apurtobat naturalqui atrebitu eta azcar xuperbious dragon eta coleriq.

- Nourq ere beitu minçoua mehe edo flacu.

- Norq ere beitu minçoua clar eta onsa despeditcen eta sonu houna discret dira eta eguiazco ingenous eta glorious.

  • Nork ere baitu mintzoa argi eta ontsa despeditzen eta soinu ona, isilak dira eta egiazki burutsu eta lorios
  • Ceux qui ont la parole claire, qu’il envoi bien et ont un son clair, sont discrets et véritablement ingénieux et glorieux.

- ...

Hamargarren kapitulua: Erhiez

Capitulu hamar guerrena erriez

- Norq ere beitu errioy eta carcaça handiriq eguiten naturalqui sinple dira bano nequi ez hambat segret.

- Norq ere erri guti eguiten beitu edo berant jaquinxu segret leia eta engenu hounetaco.

- Norq ere aiza erry, eguiten beitu eta buria erriarequin ocquercen edo ahoua edo ezpanaq falxu dira arrogant traidore airous eta sinhexcor.

Hamaikagarren kapitulua: Kokotsaz

Hamec gueren capituliaz bidarraz

- Norq ere beitu bidarra guicen eta haraguixu baquezco dira segret leial eta engenu guti.

  • Nork ere baitu kokotsa gizen eta haragitsu baketsu dira, isil, leial eta engainu gutxi.
  • Ceux qui ont le menton gras et charnu sont secrets, loyaux et peu trompeurs.

- Norq ere beitu bidarra corotz eta apurbat haraguixu engenouhounetaco dira bihotz handitaco eta pensamentu gora.

- ...

Hamabigarren kapitulua : Bizkarreko biloaz

Hamabi guerren capitulia biscarreco bilhouez

- Norq ere beitutu biscarreco bilhouac onsa composaturiq naturalecaz borthiz dira eta conditione houn eta bero dira çoin haborocointan luxurious bethi bihostoy.

  • Nork ere baititu bizkarreko biloak ontsa konposaturik naturaz bortitz eta egoera onekoa eta bero dira zein kasutan luxu zale, beti bihoztun
  • Ceux qui ont les poils du dos bien composés sont d’un naturel violent et de bonne condition et chaud, parfois aimant le luxe et toujours courageux.

- emazte coinec ere beitu bilho guti eta cahu ahouaren ingurunetan complexione houna die beldurti eta ahalcor manxo baquezco eta obedient.

Hamairugarren kapîtulua: Bagitarteko fisonomiaz

Hamahirour guerren capitulia beguitharteco fisionomias

- Norq ere beitu beguithartia gorana eta guicen umilky loxor dira alaguera liberal segret bena memoria flacu eta importun presonitu.

- Norq ere beitu beguitartia ahul trabailari dira eta constant airous eta pietatous eta enthelegu hounetaco.

- ...

Hamalaugarren kapitulua: Belarriez

Hamalau guerren capiltulia belharriez

- Norq ere belariaq handi eta guicen eta mouldegaitz naturalki simple dira aurher eta ingenu guti memoria gaisto capabletarçun guti.

  • Nork ere belarriak handi eta gizen eta gaziki moldatuak naturalki sinple dira, alfer eta jenio gutxi, memoria gaixtoa, gaitasun gutxi.
  • Ceux qui ont les oreilles grandes, grasses et mal formées sont naturellement simples, paresseux, de peu de malice, de mauvaise mémoire et de peu de capacité.

- Norq ere beitutu beharriaq chipi eta mehax engenou hounetaco dira enthelegu da prudent eta segret baquezco onest chahu eta ahalcor.

- ...

Hamabostgarren kapitulua: Buruaz

Hamabost guerren capituliaz buriaz

- Norq ere beitu buria handi eta biribil naturalky discret dira iaquinxu segret leial ingenous trabailaçale bena cambiacor.

  • Nork ere baitu burua handi eta biribil naturalki diskretu dira, jakintsu, sekretu, leial, burutsu, langile, baina aldakor
  • Ceux qui ont la tête grande et ronde sont naturellement discrets, savants, secrets, loyaux, ingénieux, travailleur mais changeants.

- Norq ere beitu buria luce eta beguithartia handi ordenarity campo sinple dira malecios vano imbidios eta mardailer eta berri carreiary.

- ...

Hamaseigarren kapitulua: Lepoaz

Hamasey guerren capituliaz lepouaz

- Norq ere beitu lepoua chouri naturalqui loxor dira.

- Norq ere beitu lepoua mehe eta ahul loxor dira flacu bihotzes khambiacor eta sinhexcor.

- ...

Hamazazpigarren kapitulua : Espaldez

Hamaçazpy guerren capituliaz espaldez

- Norq ere beititu espaldac mehar eta ahul eta chipy naturalky loxor dira baquezco eta trabaillu gutitaco.

  • Nork ere baititu espaldak mehe eta ahul eta txiki naturalki lasaiak dira, baketsuak eta lan gutxietakoak.
  • Ceux qui ont les épaules maigres et fragiles et petites sont naturellement tranquilles, paisibles et travaillant peu.

- Norq ere beitu espaldac lody eta çabal azcar dira eta trabaillari handy hanitz sofriçale abaricious leial eta baquezco.

- ...

Hemezortzigarren kapitulua: Besoez

Hamaçortçy guerren capitulia besouac

- Norq ere beitutu besouac hain luce bera cu dagouela esquiac belaunetara helcen badutu naturalki liberal dira superbious atrebitu buurpensamant aphal eta manaçale handi.

- Norq ere beitutu besouac labur copritzari daucon beno ingrat dira superbious atrebitu armen adisquide eta ororequi atcamantaqua.

- ...

Hemeretzigarren kapitulua: Eskuez

Hemereçu guerren capitulia esquiez

- Norq ere beitutu esquiac luce eta ahul naturalqui enthelegu hanicetaco dira memoria flacu leial baquezco cerbutchu eguile discret eta tratu houna.

  • Nork ere baititu eskuak luze eta ahul naturalki entelegu anitzetakoak dira memoria flako, leial, baketsu, zerbitzu egile, diskret eta tratu ona.
  • Ceux qui ont les mains longues et fragiles sont naturellement de grande intelligence mémoire faible, loyaux, paisibles, rendant service, discret et de bon traitement.

- Norq ere beitutu esquiac labur eu lodi simple dirá eta nano engenu luce eta trabaillary handy.

- Norq ere beitutu eger eta erhiaq eta bilhouac labur luxurious dira bano eta gueçurty.

Hogeigarren kapitulua : bularrez

Hoguei guerren capitulia boulharrez

- Norq ere beitutu boulharaq lody eta gora naturalqui azcar dira atrebitu superbious tirano diligent eta cudicious.

- Norq ere beitutu boulharaq erdian lody engenous handitaco dira enthelegu laster conseillu hounetaco jaquinxu eta heina luce.

- Norq ere beitutu boulharraq eger eta abil dira liberal cerbutchu eguile luxurios coraious eta kambiacor.

- ...

Hogeitabatgarren kapitulua: Sabelaz

Hoguei eta bat guerren capitulia sabelaz

- Norq ere beitu sabela biribil naturalqui edale houn dira jale ez hambat berant orhiçale clinat gaisto bena leial eta coraious.

  • Nork ere baitu sabela biribil naturalki edale on dira, jale ez hainbat, berant ohezale, klinat gaizto baina leial eta kuraios
  • Ceux qui ont le ventre rond sont naturellement de bons buveurs, pas aussi bon mangeurs que cela, se couchant tard de mauvais [?], mais loyaux et courageux.

Hogeitabigarren kapitulua: Gorputzeko haragiaz

Hoguei eta biguerren capituliaz corpitceco araguias

- Norq ere beitu copitceco araguia bera naturalci flacu bihotcez bena enthelegu houna memoria guti eta fortuna gabe.

- Norq ere beitu araguia gogor azcar date atrebitu superbious eta fortuna guty.

- Norq ere beitu corpiceco araguia chouri eta guicen ahalcor beldurty eta arrancuratu bero gaitzcetan.

- ...

Hogeitahirugarren kapitulua : Saihets hezurrez

Hoguei eta hirour guerren capitulia saihez eçurrez

- Norq ere beitutu saihez eçurrac lodi eta haraguixu naturalky ascar dira furious apitobat erhoche eta hour gile da bere tarcutieti firious eguiten beitira ceren turburatcen beitira eta simple aguitcen.

- Norq ere beitu saihez eçurra mehax chipi eta ahul bihotcac flacu dutie eta berac jaquinxu eta trabaillary char.

  • Nork ere baititu saihets hezurrak mehe, txipi eta ahul, bihotza ahul dute eta berak jakintsu eta langile txar.
  • Ceux qui ont les côtes fines, petites et fragiles ont le cœur fragile et ceux-là sont savants et mauvais travailleurs.

- …

Hogeitalaugarren kapitulua : Azpi-buruaz

Hogueieta laur gueren capituliaz aspi burias

- Norq ere beititu aspy buriac handy eta bilho hanitz naturalky luxurious dira eta ez hambat honest.

  • Nork ere baititu azpi-buruak handi eta bilo anitz naturalki luxu zale dira eta ez hainbat zintzo.
  • Ceux qui ont les fesses grosses et avec beaucoup de poils sont naturellement aimant le luxe et pas si honnêtes.

- Norc ere beitutu lis eta bilho guty camporaco altian eta aspiac mehax onest dira eta cenable.

- Norq ere beitutu azpiac araguixu eta guicen naturalky ascar dira arogant eta superbious.

Hogeitaseigarren kapitulua : Belaunez

Hoguei eta sey gueren capitulia belhanez

- Norq ere beititu belana guicen naturalki loxor dira bano trabaillari gaisto bena liberal.

- Norq ere beitutu ahul azcar dira coraious segret eta bideeguile handy.

  • Nork ere baititu [belaunak] ahul azkar dira, kuraios, isil eta bidegile handi.
  • Ceux qui ont [les genoux] fragiles sont rapides, courageux, secrets et grands voyageurs.

Hogeitazazpiugarren kapitulua : Zangoez

Hoguei eta caspy gueren capitulia çancouez

- Norq ere beitutu çancoua lodi eta guicen naturalky segur dira azcar ingenious eta arraçonable.