Erromaniaren bertuteak

Ikus jarorrizko dokumentua Gallica gunean

Hemen daukazu "Recueil de recettes diverses, en basque, par Bidave" (FCB-117) dokumentuaren  zati baten transkripzio partziala.

Ikus aurkezpen artikulu osoa hemen : http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/1841-sendatu-erromania-harri-edo-suge-larruei-esker

 

Erromaniaren bertuteak

Heben hasten dira erremouly belharraren berthutiac

Sarhitza

- Erremoulicia da batcian belharbat coin beita bere naturaleças bero confortacen beitutu corpitceco membriac oro barnecouac eta campocouac oro sendimendiac azcarcen umitarçunac consomitcen hotz larcunac estomaquecouac cargot contagu senditcen den gaisbat sendotcen finalki tristeciac oro edequitcen bihotce cointaq sutan.

- Erremoliaren çainaq eta achalaq eta liliac oroc beitutie hambat berthute cointan eraman beitugu eta ecariren heben auctor hounec aprobaturic beitira, lehenic gincouaren graciataco eta guer guiçonaren cerbutçuco eta profeitutaco.

Erromaniaren adarrak

Erramoliaren brancatoak

- Norq ere erramoliaren brancato hetaric janen beitu goican ogiarequin eta gatçarequi buruco celebriac ascarturen deitço eta bista conserbauiren eta azcarturen.

  • Nork ere erromaniaren adar horietarik janen baitu goizean ogiarekin eta gatzarekin buruko burumuinak azkartuko zaizkio eta bista kontserbatuko eta azkartuko
  • Celui qui mange des ces branches de romarin le matin avec du pain et du sel aura le cerveau renforcé et la vue conservée et même renforcée.

Erromaniaren lore eta hostoak

Erramoliaren lilia eta ostouaq

- erhausturiq norq ere eçarriren beititu araguiaren contra edo larriaren estu eu ukhenean çorririq ez quiquisoriq ez murnasiq eta orano erhaux houra eduquian badu esquerreco saihetzian larriaren junto bithotza alagueraturen derio erremoliaren derio. erramoliaren ostoua onsa joric eta plaga fresq batean curatcen da miraculusqui eta cerratçen.

- Erramoliaren lilia eztiarequi jaten badu barouriq eta harequin oguia beroturiq ossagarria eta hanitz gaitzetariq consolatcen.

  • Erromaniaren lorea eztiarekin jaten badu baraurik eta harekin ogia beroturik osagarria eta anitz gaitzetarik kontsolatzen.
  • S’il mange des fleurs de romarin à jeun et avec du pain réchauffé, la santé, et il sera consolé de bien des maux.

- ...

Erromaniaren lorea nahasirik

Erramoliaren lilia nahasiric

- Eztiarequi eta edateco eguiniq o harcen badu goiçan eta arraxan sendoturentu gaitz usatiaq oro eta eritarçun orotariq beguiraturendu çoin giten beiliate flematy eta hocety.

  • Eztiarekin eta edateko eginik hartzen badu goizean eta arratsean sendatuko ditu gaitz usaiakotik oro eta eritasun orotarik begiratuko da zein jiten baitiren flematik eta hotzetik
  • S’il le prend avec du miel et préparé de manière à être bu le matin et le soir, il guérira de tous les maux habituels et sera protégé de toutes les maladies qui proviennent du flegme et du froid

- Erramoliaren lilia berderiq edo idoriq sucriarequi nahasiriq mahax ardou chouri drago batequi goiçan harcen badu bihotceco flaqueciac oro destratcen dutu eta alargueratcen estomaqueco mina senidotcen aiciaq oro iradoquitcen bomiaria oro edequitcen.

Erromania hostoa egosirik

Erremoliaren ostoua egosiriq

- Mahax ardou chourian aplicatcen bada edo ecartcen badu emplestu bergaren ingurunetan canetan gagnenen grabela dienac berhala ourinaturen da balin emastec harcen badie erremolia egosiriq haren houras chahatcen badu phasia eta lanastacen pety gora concebitceco prparatcen dira eta ossagarria conserbatcen.

- Erramoliaren ostua egosiric mahax ardou chourian emplastu ecartcen bada almoranetan sofry ahal becain beroriq hirour egunes hirournatan sendoturen dira eta jdorturen.

- …

Erromaniaren ura

Erramoliaren ourra

- Norq ere usaturen beitu canelan erranden our hartaric edatera oheracouan beguiraturen da hanitz elhartcunetariq eta memoria houn betiere houn euchennendu.

- Erremoliaren ourra suduretan gora harcen beitu urin gaistoua edequitcendu, marfondia sendotcen eta sudurrian diren plagaq sendotcen.

  • Erromaniaren ura sudurrean gora hartzen badu, urin gaiztoa edekitzen du, mafrundia sendatzen eta sudurrean diren zauriak sendatzen.
  • S’il prend de l’eau de romarin par le nez, cela enlève les mauvaises graisses, guérit le rhume et guérit les plaies du nez.

- Erremoliaren houra ecarten badu beharrietan barnen miniq badu hotztarçunetiq giniq sendoturen da çoinahy plagatariq harriq baduere beharrietan erhoren derico.

Erromania hostoak joak

Erramoly ostoua joriq

- Eduquiten badu barouriq hax gaistoua oro edequiten derio. Horz haguinetariq giten bada.

- Erramolia joriq mihypian eduquiten badu hourq ere beituque mihia tolda imour flemaxiac direla causa berhala sendoturenda.

- …

Erromania hostoa eta azala errerik

Erramoliaren ostoua eta achala erreriq

- Erramoliaren ostoua eta achala erreriq eta errausturiq hounda haguin eta hortz gastatien purgatceco bereatcen direlariq erhaux harez.

  • Erromania hostoa eta azala errerik eta errausturik on da hagin eta hortz gastatuen purgatzeko bereatzen direlarik errauts hartaz.
  • Les feuilles et l'écorce de romarin grillés et écrasés sont bonnes pour purger les molaires et les dents gâtées quand on les recouvre [?] de cette poudre.

- Emaste coineq ere esne guti beituque haurraren hasteco usat beça jaterat erramoly ostoua eta lilia eta ezne hanitz uvhenendu eta houn ceren odola purificaturen derio bera ounxa ligestituren.

Erromania ura azukrearekin

Erremoly houra sucriarequi

- nahasiriq goiçan eta arraxan harcen badu oheracoun estomaqueco mina sendoturen derio egarria idoquiren eta apetitu houn bat emanen derio eta aiciac oro idoquiren.

Erromaniaren lore eta hostoaren errautsa ardoarekin

Erramoliaren lilia edo ostouaren erhauxa ardouarequi

- Erramoliaren lilia edo ostouaren erhauxa mahax ardou hounarequi edo eztiarequi edaten badu sendoturen derio colica eta odolesco heri gaistoua combat nahy çaharden.

- Grabella erramoliaren erhauxa edaten badu ardou chouriarequi barneco imour gaistouac oro consomituren dutu grabelaren haria deseguinen eraciren du eta ourinaturenda.

- …

Erromania egosia

Erramolia egosia

- Erramoliaren ostoua eta çaina minagriarequi egosiriq cankon etaco minaren sendoceco hounda eta bidian einheriq ebiltez denaren ere bay.

- Norq ere jateco apetitia galdu beituqui jan beça goitz oroz biga edo hirour copa erramolia egosi denian mahax ardouan copaturiq apetitia ginen çaio eta bera ounxa loturenda.

- Nourq erre erramoulia egosiren mahax ardouan beguithartia ivuciren beitu goitz oros oihal bouchibatez eder içanen da eta chintilariq gabe.

- Erramoly houra minagriarequi nahasirik buria boustaçen badu çikina oro jounen çaio eta imour gaistouac oro eta bilhoua erortety beguiratuco.

  • Erromania ura minagrearekin nahasirik burua bustitzen badu zikina oro joanen zaio eta umore gaiztoak oro eta biloa erotzetik begiratuko
  • S’il se mouille la tête avec de l’eau de romarin et du vinaigre, toutes les saletés s’en iront, ainsi que les mauvaises humeurs et il sera protégé des chutes de cheveux.

- …

Erromania balsamua

Erramolia balsamoua

- Esquiribatcen du Orlando Bilenacouax figika macerec eta Gabriel hereraq erramoliaren lilitiq eguiten dela hour bat miracuillousiq houra boita balsamouaren pare diote auctoreq

- Norq ere nahy beitu eguin balxamou houra erramoliaren lilia eta sasouetan ampola lodi bat betha deçan lily hartariq thapa decan onsa ly oyhal batez gagnetiq ecardieçon estecaturiq amourecaty jalky eztaquion lanhouriq camporat eta guero eçar eçaq gorotz athe batetan beroqui barnen eta guero hilabetezen burian idoqui eçac edirenendutuc lily houraq hourturiq eta hour houra idoqui eçac ampola hartariq eta ecar ecac beste ampola chipi bateten hour hartariq betheriq eta ampola houra thapa eçac bestia beçala eta eçar ecac harry athe batetan bernen equian eta cerenan eduky eçac beste hilabetez eta guero idoqui eçac eta eridenenduc erramouliaren balsamoua eguiniq eta egotz eçac hartariq chortabat beire bat hourretan eta jouaiten bada çolala houra duque eguiasco balsamoua.

- …

- Balsamo hounec badu berthute by çhortala ecarten badu beguietan qhenturen du beguietaco plaga bista claruten derio eta ascarturen.

- Untatcen badira memebre flacatuac eta cainac oro sendoturen dira.

- …

- Aberty adi jraourle curiousa beguitartia untacen baduc hour hounes bethiere fresc eta gaste jçanen iz eta beguithartian ucurduraric gabe.

Arnau de Vilanovaren ardoa

Arlando Bilenauacoaren ardoua

- …

- Norq ere mahax arnoua usatcen beitu edatera çombait drago goitçan eta arraxen bethiere osagarry uchenendu eta bethiere gaste içanenda.

  • Nork ere mahats ardoa usatzen baitu edatera zenbait trago goizetan eta arratsetan beti ere osagarri ukanen du eta beti ere gazte izanen da.
  • Celui qui prend pour habitude de boire quelques traits de vin de romarin le matin et le soir aura toujours la santé et restera toujours jeune.

- …

- Norq ere usatcen beitu goiçan charpotabatez beretxera arnou hountariq eta guero hourez chahatcen dielariq jaquin beça bethiere gaste eta eder içanen dela.

- …

- Eta orano nour ere amex handy eguiten beitu edaten badu mahax arnou hountariq eztu batere eguinen eta memoria augmentaturen derio eta tristecia jdoquiren derio.

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu