Litoterapia idazlana

Ikus jarorrizko dokumentua Gallica gunean

Hemen daukazu "Recueil de recettes diverses, en basque, par Bidave" (FCB-117) dokumentuaren  zati baten transkripzio partziala.

Ikus aurkezpen artikulu osoa hemen : http://www.bilketa.eus/eu/bildumak/gure-hautaketa/1841-sendatu-erromania-harri-edo-suge-larruei-esker

 

Segretu eta Berthute peciosa coin beitie.

Harri imanaren bertutea

Harri imanaren berthutia

- Harri imanac badu berthute bere oundouan eracarteco burdugna eta acheiria harina olioua eta besteric hanitz gaiça eta harry hounec berthutia lehenic Aristoteleq edirencien.

- …

- Harry iman hounec badu berthute plaguen cerraceco eta minaren idequiteco orano harina chouria eta beltza algarganic berhestendutu eta balin barachoury batez berecacen badu harry haur galduren du bere berthute ederra.

  • Harri iman honek badu bertute zauriak zerratzeko eta minaren edekitzeko harina zuria eta beltza elkarrekin berresten ditu eta baldin baratxuri batez ferekatzen badu harri horrek galduko du bere bertutre ederra
  • Une pierre d’aimant a des vertus pour refermer les plaies et enlever la douleur, il resserre les [?] blanches et noires et si on le frotte avec de l’ail cette pierre perd sa belle vertu.

- …

Diamantearen bertutea

Diamantearen Berthutia

- …

- Biamanta nour ere eduquiren beitu berequi libratu içanenda amex gaistouetariq eta bisione eta fantasma orotariq eta loxery orotariq balin Biamanta fi bada.

  • Diamante nork ere edukitzen baitu berekin libratu izanen da amets gaiztoetarik eta ikuspen eta ameskeria orotarik eta lotseria orotarik, baldin eta diamantea egiazkoa bada
  • Celui qui garde un diamant avec lui sera libéré des mauvais rêves et de toute vision ou fantasme et de toute peur, à condition que le diamant soit authentique.

- Nour ere eduquiren beitu berequi biamanta begui so gaistouetaric libratu icanen da eta orano incantamentu suerte orotariq eta phouçouacety coin isquiribatcen beitu Poetac latsco bers hountan hic fulget linfadamas qui pectora sanat et prohibet miseris ultra domo veniont.

- …

Esmeraldaren bertutea

Smeralda harriaren berthutia

- Balin smaralda fi bada dio Albertomanoc badiela halaco berthute bat ezpeitu consenticen aharraric guiçonen artian etasenar emastec balin badie harry houra batc edo bestiac bethiere algar maite ukhenen die.

- Smaralda badu berthute nour ere eduquiren beitu berequi estiela emastetarat guticiariq ukhenen.

  • Esmeraldak badu bertute nork ere edukitzen baitu berekin ez duela emaztetara gutiziarik ukanen.
  • L’émeraude a également comme vertu que celui qui la garde avec lui n’aura pas d’apétit pour les femmes.

- Nour ere beituque smaralda berequi memoria houna ukhenendu eta eztu poçouaren ez tempestaren langeric ukhenen.

- …

Zafiroaren bertutea

Zafiro harriaren berthutia eta segretua

- …

- Zafiro hounec badu indar sudurren taco odolaren baratceco eçarten delaric sudurretan.

  • Zafiro honek badu indar sudurrendako, odolaren baratzeko ez datzen delarik sudurrean
  • Ce saphir a un effet sur le nez, en ralentissant le sang quand on le met dans le nez.

- Zafiro hounec beguietaco bista eracartendu ardura berecatcen dielaric harry harez.

- Harry houra eçarten badu mihy pian nourc beitu fiebra handiric ematuren da fiebra.

Bezoarraren bertutea

Bazahar harriaren berthutia

- Harry hounec badu berthute admirableric ceren poçou ororen contre houn da erhauxturic ahouan etchequiten badu.

  • Harri honek badu bertute miresgarririk zeren pozoi ororen aurka on da errausturik ahoan atxikitzen bada.
  • Cette pierre a des vertus admirables, car elle est bonne contre tous les poisons si elle est gardée en poudre dans la bouche.

- Nour ere berky erabilten beitu tristeçiaty libraturendu eta altarçun orotariq tristeciatiq giten badira.

- ...

Errubiaren bertutea

Carbundo harriaren berthutia

- Carbundo harry hounec arguitcendu gaiaz halaco guisaz noun houra den lequian ezpeita beste argui beharric eta berthute haur errecebitcen harry hounec equiaganiq.

  • Errubi harri honek argitzen du gauaz halako gisaz non hura den lekuan ez baita beste argi beharrik eta bertute hau errezibitzen harri honek eguzkiarengandik.
  • La pierre de rubis produit de la lumière la nuit de telle sorte que là où elle se trouve, il n’y a pas besoin d’autre lumière et cette pierre reçoit cette vertu du soleil.

- Harry hounec eztu solamente poçouaren bontre balia bena orano çombait oncitan bada ere poçououric discrouitcen arguiala huillencen bada.

Aetitaren bertutea

Aranouren hariaren berthutia eta segretua

- Harria deicenda harry haur ceren dio Alberto Aranouaren manoc ainguerac bere habiala bilcen diela haur humiac dutienian hasten eta harry hounen coloria gastaina achalaren udury da eta harry hounec badu barnen beste harry bat erabilten bada cordocacen beita hurraren bihotza beçala eta deicenda beste jcen batez harry jcarra.

- Harry houra berequi badu emazte icorrec aisa erdirenda eçarten dielaric azpian estecaturic.

  • Harri hura berekin badu emazte izorrak aise erdituko da ezartzen delarik azpian estekaturik
  • Si une femme enceinte a avec elle cette pierre, elle accouchera facilement a condition de l’attacher au dessous.

- Harrito coin ere beita beste hounen barnen harria erhauzturiq edaten badu hourarequi seihexco mina berhala sendoturen du hogoy eta laur oren beno lehen helgaiz herenac eta laur guerrenac sendoturentu orhauxturic edaten badu hoçaren gitea couan sendocendu sabeleco mina eta chichariac erhaiten erhauxa edaten badu mahax ardouarequi.

Agata, jaspe eta boliaren bertute

Gagate jaspe eta marfit harriaren berthutia eta segretua

- Gagte harry hounec badu berthute admirableric eta estonagarririq houran ecarten bada su lotcen caio eta oliouan ecartcen bada hilcen da

- eta erhauxturic emaiten baçaio nescatila baty edaterat puncela bada eztu aurinaric eguinen bestela berhala eguinen du.

  • Eta [Agata] errausturik ematen bazaio neskatila bati edatera puntzela bada ez du hagunik eginen, bestela berehala eginen du.
  • Et si on donne à boire à une jeune fille [de l’agathe] en poudre elle ne fera pas de bave si elle est pucelle, elle en fera immédiatement sinon.

- …

- Nour ere eduquiten nbeitu berequi jasqpe harria ezta bomituren itchasouan eta bethiere ascar jçanen da.

- …

Pandora, turquesa eta agaten bertutea

Pantaoura Turquesa acates harriaren berthutia

- Pantaura harriac badu beste harry preciatu oroc becain bat berthute harry jmanac burduina beçala pantaura harriac beregana eracarten dutu best harry preciatiac oro eta nour ere harry haur berequi eduquiren beitu ecin phoçouaturenda eta beguiraturenda beste harry preciatioc beguiratcen dien langer orotaric.

  • Pandora harriak badu beste harri baliosak bezain bat bertute, harri imanak burdina bezala Pandora harriak beregana ekartzen ditu beste harri baliosak oro eta nork ere harri hau berekin edukitzen baitu ezin pozonaturen da eta begiraturen da beste harri baliosak begiratzen duten lanjer orotarik.
  • La pierre de Pandore autant de vertu que les autres pierres précieuses, comme la pierre d’aimant attire le fer, la pierre de Pandore attire toutes les autres pierres précieuses et celui qui garde cette pierre avec lui ne peut être empoisonné et est protégé de tous les dangers contre lesquels les autres pierres précieuses protègent.

- Turquesca harriac erortetiut beguiraturendu eta loxacety

- …

Ainararen harriaren bertutea

Ainheraren harriaren berthutia eta segretia

- Dio esperimentaçaliac eta Albert manoc ainheraren burian badela by harrito chipiric eta batada gorry eta bestia chouri çoignen berthutiac beitira hoiec.

  • Dio esperimentazaleak eta Alberto Handiak ainararen buruan badirela bi harritxo txikiak eta bata da gorria eta bestea zuri zeinek bertutetsu baitira horiek.
  • L’expérimentateur et Albert le grand disent que dans la tête de l’hirondelle se trouvent deux petites pierres et l’une est rouge et l’autre blanche, et qui sont toutes deux vertueuses.

- Nourq ere beitu harry chouria berequi estiela egariac fatigaturen eta ahouan eduquiten badu bethiere ahoua frex ukhenendiela.

- Dio balin ihoury odola jausten baçaio eta harry haur lephouan eçarten baçario baraturen çaoi odola.

- …

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu