Eleberri

Pipe, chien

Francis Jammes. Le festin, 2016. (frantsesez)

Pipe zirku xakur bat da, baina “zirku deitoragarri” batekoa, eta handik ihes egitea erabakitzen du. Oinarri horretarik Francis Jammes (1868-1938) olerkariak sortu zuen umore-ipuin filosofiko, bukoliko eta kasik autobiografiko hau, irakurlea Hazparnetik Biarritzera eramaten duena, Baionatik pasatuz, “autore izan zitekeen, ez baitzekien ez irakurtzen ez idazten” xakur horren atzetik.

Olerkiaren oroimena ez galtzen uzteko, Le festin argitaletxeak 1933ko eleberri hori berrargitaratzea erabaki du, Jacques Le Gall-en aitzin-solas batekin.

Non aurkitu obra hau?

 

Eta galtzen bagara, zer?

Egoitz Zelaia. Elkar, 2016 (euskaraz)

Bi urteetarik behin, Elkar liburudendak, Elkar fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Gazteluma literatur sorkuntzarako burtsa zabaltzen dute, Iparraldeko autore gazte baten lana argitaratzeko xedearekin.

Aurten Egoitz Zelaiak (1982, Hendaia) du saria eramaten. Hendaiarra, bertsolari gisa jadanik ezaguna, lehen aldiz idatziaren munduan murgiltzen da Eta galtzen bagara zer? liburua plazaratuz: zortzi ipuinen bilduma bat, urrun baina loturik diren zortzi pertsonaien inguruan. Urruntasun eta hurbiltasun horrek zortzi ipuinak eleberri baten zortzi kapitulu gisa irakurtzera eraman daiteke.

Non aurkitu obra hau?

 

Le temps des trahisons

Eric Mailharrancin. Elkar, 2015. (euskaraz)

Le temps des trahisons

Hamabi urte Le refuge d’Iparla eleberriko gertakarien ondotik, Eric Mailharrancin-ek asmatutako pertsonaiek abentura berriak bizi dituzte. Denbora iragan da, baina ez ditu arazo guziak konpondu. ETAk borroka armatua berpizteak, tentsio politikoak inarrosi ditu, mesfidantza iratzarri, baita ere… traizioak.

Familia enpresa baten kudeaketaren, protagonisten gorabehera sentimentalen eta borroka politikoaren errealitate gordinaren artetik, Munduko xoko tipia den Euskal Herri honek bere bidea segitzen du, Eric Mailharrancin-ek zehazki kontatzen segitzen duen bezala.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu