Juan Luis Zabala. Susa, 2017. (euskaraz) Hizkuntza maila: B2

Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963) genero literario guztietan ibili da, izan daitezen eleberriak (Zigarrokin ziztrin baten azken keak, 1985, Azkue saria), olerkia (Hautsia natza, 2000, Felipe Arrese Beitia saria), prentsa artikuluak (Rikardo Arregi saria 1994an Kroaziari buruzko erreportajeentzat), haur literatura (Aita oker dago, 2014) et ipuin ugari.

Ospa argitaratzen duen laugarren ipuin bilduma du. 23 istorio biltzen ditu, Hiru aste Wim Wendersekin kontakizunarekin hasiz, non idazle bakarti batek alemaniar zinegile famatuarekin bere biziko hiru aste partekatu behar dituen, Ospa arte, liburuari izena eman dion ipuina arte.. 23 ipuin, maiz protagonistak berak kontatuak umorez eta arintasunez, noiztenka elkarrizketa batez baizik ez osatuak, baina beti ihes egiteko gogoak edo beste zerbaiten deskubritzeko goseak hartzen ahal dituen formei buruz.

Non aurkitu obra hau?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu