Tapio Koivukari, Maia Ossa Rissanen. Erein, 2017 (euskaraz) Hizkuntza maila: C1

“1615ean, ekaitz batek hiru euskal baleontzi txikitu zituen Islandian, eta udazken hartan bertako biztanle batzuek tripulazioko 31 kide akabatu zituzten, Ari Magnússon magistratuaren aginduz.” 1990 hamarkadan, sarraskiko lekutik hurbil bizi den Tapio Koivukari idazle finlandiarrak gertakari historiko mingarri horri buruz eleberri bat idazten du. Zenbat ikerketa urtez bildutako dokumentazio aberatsari esker, Ariasman argitaratzen du, Magnússon buruzagiak baliatzen zuen izengoitia erabiliz.

Ikuspuntu ahal bezain neutro batetik, autoreak gertakari historiko eta asmatutako ipuinak nahasten ditu, irakurleari historia eleberriaren filtrotik berrikusteko ahala eskainiz.

Donostian aita euskaldun eta ama finlandiar batetik sortutako Maia Ossa Rissanen-ek euskaratua. Eleberrian zenbat solasaldi pidgin-eraz agertzen dira: euskaldunek eta finlandiarrek komunikatzeko eta negoziatzeko baliatzen zuten finlandiera, euskara, ingelesa eta espaniola nahasten zuen hizkuntza.

Emilie Gangnat, Baionako Mediateka

Où trouver cet ouvrage ?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu