Maddi Zubeldia. Elkar, 2019 (euskaraz)

Mattin bat-batean zendu da, deus erran gabe, bihotzekoak eramana. Hortik urte batera, hastapeneko dolu dorpe eta geldoa baretzen hasten delarik, senideak hilobira joaten zaizkio bisitan. Bost bisitari aldizka doazte, banan banan, batzu besteak baino ardurago. Ez dute sekula elgar ikusten baina besteen iragatearen berri dute marmol gainean utzi loreei esker. Mattinen hilobi aitzinean joan-etorri dantza bat hasten da orduan.

Bakoitzarentzat, Mattinekiko aferen xuritzeko garaia etorri da, batez ere seme/senar/aita kuttunaren heriotzak ixilpeko kontakizunak salatu dituelako. Baina hildakoa ez da zerbait gordetzen duen pertsona bakarra. Norbera doluaren eta oro har biziaren gorabeherei aurre egiten saiatzen da, hilobia aitorlekutzat, hila lekukotzat hartuz.

Estilo gazi-gozo bezain umoretsuan, Maddi Zubeldiak dolua eta familia galdekatzen ditu irakurlearentzat nehola ere itogarria izan gabe haatik.

Non aurkitu obra hau?

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu