Harkaitz Cano. Susa, 2015 (euskaraz) Hizkuntza maila: C1

Harkaitz Cano (Lasarte, 1975), Euskadi literatura saria bi aldiz eraman zuenak Belarraren ahoa (2005) eta Twist (2012) obrendako, Beti oporretan argitaratu zuen 2015ean, 14 ipuinen bilduma bat. Uda, bidaia, deskubritze edo ihesaldiko hamalau ipuin, autoreak “mediterraneoko” giro batean kokatu nahi izan dituenak, udako kanta italiar batzuk bezala eraikiak: “lehenbiziko aldiz entzun eta ondo sartzen dira, baina bigarren edo hirugarren entzunaldian konturatzen zara ez duela zehazki zerikusirik zuk imajinatutakoarekin”(1)

Aitzinetik idatzi dituen obrak baino arinagoa gelditzen den lan bat, baina irakurlearen irudimena gehiago bultzatzen duena, intriga harrigarri batzuengatik, eta autoreak bestela idatz zitzakeen bukaerengatik.

Non aurkitu obra hau?

(1)    Ikus autorearen elkarrizketa Deia egunkariaren gunean: http://www.deia.com/2015/11/28/ocio-y-cultura/cultura/zorion-une-harrapaezinen-inbentarioa

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu