Eleberri

Le temps des trahisons

Eric Mailharrancin. Elkar, 2015. (euskaraz)

Le temps des trahisons

Hamabi urte Le refuge d’Iparla eleberriko gertakarien ondotik, Eric Mailharrancin-ek asmatutako pertsonaiek abentura berriak bizi dituzte. Denbora iragan da, baina ez ditu arazo guziak konpondu. ETAk borroka armatua berpizteak, tentsio politikoak inarrosi ditu, mesfidantza iratzarri, baita ere… traizioak.

Familia enpresa baten kudeaketaren, protagonisten gorabehera sentimentalen eta borroka politikoaren errealitate gordinaren artetik, Munduko xoko tipia den Euskal Herri honek bere bidea segitzen du, Eric Mailharrancin-ek zehazki kontatzen segitzen duen bezala.

Non aurkitu obra hau?

 

Ultimes Déchets

Itxaro Borda. Maiatz, 2015. (elebiduna)

Amaia Ezpeldoi, Itxaro Bordak asmatutako detektibea, Bakean ützi arte (1994), Bizi nizano munduan (1996), Jalgi hadi plazara (2007) edo Boga boga (2012) eleberrien heroia, argitara itzultzen zaigu 2015an, misio zehatz batekin: Hazparneko Hazketa hondakindegiaren jakinarazitako hesteak zer gordetzen duen argitu (eta zergatik gorpu zatiak han aurkitzen diren ulertu).

Gaurko gaiei lotua (Charlie Hebdo, Hazketa afera 2010an...), Itxaro Bordaren eleberri berria, autorearen erritmo bizia, kritika soziala eta usaiako umore kitzikariarekin berriz lotzen dena, Maiatz argitaletxearen bidez agertu da, argitalpen elebidun batean (ezkerreko orria frantsesez, eskuinekoa euskaraz).

Ikus Itxaro Bordaren elkarrizketa argitalpen elebidun baten hautuari buruz berria.eus gunean:

Non aurkitu obra hau ?

 

File, Ramuntxo

Pierre Lodi. Gatuzain, 2015. (frantsesez)

1897an, Pierre Loti Ramuntcho argitaratzen du, arrakasta handiko eleberria non aurkezten duen, Ramuntcho eta Gracieuse-en amodio ipuinaren bidez, Euskal Herri bukoliko, exotiko eta idealisatu bat.

2015an, Pierre Lodik (anonimo gelditu nahi duen autore baten ordu oneko ezizena) argitaratzen du File, Ramuntxo, eleberri bat non aurkezten duen, Ramuntxo eta Graziren amodio ipuinaren bidez, Euskal Herri noiztenka bukoliko eta exotiko, beti erreala eta inoiz idealizatu bat. Kontrabandisten "gaueko lanaren" erromantismoal ETAko komando eta infiltratutako poliziaren klandestinitateari lekua uzten dio, loretan diren Itsasuko gereziondoen magia Ezpeletako biperren marketing-aren gibelean gordetzen da, pilotari eder eta harroak surflariekin bekoz beko jartzen dira, eta 19. mendeko estilo deskribatzaile eta loretsua Lodiren pertsonaien lehen pertsonako diskurtso zuzenak ordezkatzen du.

Ramuntchoren idealizazio eta prentsa artikul zenbaitzuen diabolisazioaren artetik, Pierre Loti kontatzen digu - eta galdekatzen - bere errealitatea.

Non aurkitu obra hau?

 

Su zelaiak

Mikel Peruarena. Susa, 2014

Ipar Euskal Herrian, 6 000 pertsona pasa zendu dira lehen mundu gerra garaian. Eta anitzez gehiagok sarraski horren ondorioak bizi behar izan dituzte.

Artxibo bilaketa batean oinarritua, historia eleberri  ilun, gogor eta poetiko hori fikzio bat da, irakurlea garai goibel horietan murgiltzen duena, batailen erdian diren soldadu (Baionako 49. Infanteria Erregimena)  eta urrunago izanki ere gutxiago pairatu ez dutenen begiradak gurutzatuz.

Eleberri honek 2014eko 111 akademia saria eskuratu du.

Euskadi 2015 literatura saria eskaini diote ere, baina autoreak – printzipiozko arrazoi batengatik – uko egin dio.

Dokumentu hau non aurkitu ?

 

Zaindari ikusezina

Dolores Redondo. Erein argitaletxea, 2013

Dolores Redondoren bigarren eleberria bada, nazioarteko arrakasta bildu duen lehena da. Zaindari ikusezina  "Baztango trilogia"ren lehen partea da, sortzez Donostiarra den autoreak Amaia Salazar inspektorearen inkestei dedikatzen duen sailekoa.

Emazte gazteen erailketa batzuen ondorioz, heroia bere sorterrira itzultzen da ikerketen giderrak hartzeko. Famili ondare pisu baten mamuak aurkituko ditu eta baliabide eta polizia-teknika modernoak erabiltzen saiatuko da erailketen susmagarri nagusia harrapatzeko : existitzen ahal ez den gizaki bat, ipuinetako Basajaun ezaguna.

Prozedura eta familia intrigen artean, zientziaren modernitate eta aspaldiko sinesmenen artean, Dolores Redondok polizia eleberri moderno eta eraginkor bat sortu du, naturaz gaindiko gustu batekin eta ongi ezagutzen duen Baztan herrian errotua.

Euskaraz: Erein argitaletxeak argitaratua 2013an, Josu Zabaletak itzulia.

Frantsesez: Stock argitaletxeak argitaratua 2013an, Le gardien invisible izenburuarekin, Marianne Milonek itzulia. Gallimard argitaletxeak berriz argitaratua 2015an

 

Dokumentu hau non aurkitu?

 

Biribilgune

Katixa Dolhare-Caldumbide ; Elkar - Iparluma, 2014.


Biribilgune liburuak narratzailearen barne-bilaketan gaindi eramaten gaitu, hau, errotik euskalduna sentitzen baita eta aldi berean, beti bazterrean.

Senegal eta Parisko hiri inguruetara ere eramaten gaitu Katixa Dolhare-Çaldumbidek, Tuba hiri fundamentalistaren eta Meauxeko hiri, politika eta gizarte hondamenaren irudi iluna marraztuz, haurrendako kondairetan bezalako bukaerarekin kontrastatzen duena.

Pertsonaiak maitagarriak dira eta estiloa gardena. Hona eskuetarik lerratzen ez den eleberria...

 

Elise Dilet-Bancon - IKAS

Dokumentu hau non mailegatu ?

 

Bilaketa

Dokumentu bat bilatu

Artikulu bat bilatu